Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpenak

Hasiera > Argitalpenak > Argitalpenen katalogoa

Argitalpenen katalogoa

Introducción a las tecnologías de tratamiento de la contaminación atmosférica

Antonio Gil

Atmosferara isurtzen diren kutsatzaileak murriztea eta kontrolatzea munduko kezka nagusietako bat bihurtu da. Izan ere, kutsadura atmosferikoaren ondorio nabarmenetako bat haren efektu batzuen globaltasuna da, esate baterako Lurraren berezko berotegi-efektua indartzea, ozono-geruza agortzea, azaleko ur-korronteak azidotzea, ibaiak, lakuak edo urtegiak eutrofizatzea eta smog fotokimikoa eratzea.

Nahiz eta azken hamarkadetan nabarmen egin den aurrera arnasten dugun airearen garbitasunari dagokionez, atmosferaren kutsadurak gure osasunari eta ingurumenari eragiten dien arazo larria izaten jarraitzen du.

Liburu honek atmosferaren kutsaduraren tratamenduan erabiltzen diren teknologiarik garrantzitsuenak deskribatzen ditu, eta, liburuan industria-efluente kutsatuak tratatzeko teknikarik hoberenak izan ohi direla aipatzen da. Monografiak gasezko nahiz partikulazko kutsatzaileak kudeatzeko oinarrizko printzipioak laburbiltzen ditu, eta eskuragarri egiten ditu eremu horretan hasten ari diren ikasle eta ikertzaileentzat.

 

Formulario de compra  | Volver al listado de publicaciones


Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako bilduma, 2
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Iruñea, 2021; 176 or.; 19 x 26 cm.
ISBN: 978-84-9769-370-7 (papera); 978-84-9769-371-4 (pdf)
Precio: 22 (papera); 12,89 (pdf) €