Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpenak

Hasiera > Argitalpenak > Argitalpenen katalogoa

Argitalpenen katalogoa

El Privilegio de la Unión de Pamplona, 600 años (1423-2023) Iruñeko Batasunaren Pribilegioak, 600 urte (1423-2023)

Koordinatzailea: Juan Karlos Lopez-Mugartza

1423ko irailaren 8an, Karlos III.a Nafarroakoak Batasunaren Pribilegioa eman zion Iruñeari. Oso dokumentu garrantzitsua izan zen, amaiera eman baitzien hiri hori osatzen zuten hiru herriguneen artean XII. mendetik gertatzen ari ziren liskarrei. Akordio horren arabera, Nabarreriako Hiria, San Zernin Burgua eta San Nikolas Herria hiri bakar batean bateratuta gelditu ziren, udal bakar batekin, udal barruti bateratu batekin eta jurisdikzio bakarraren pean.

Iruñeko historiako gertakari garrantzitsuenetik 600 urte bete diren honetan, NUPek bat egin du efemeridearekin, eta erakusketa bat antolatu eta haren katalogoa argitaratu ditu, Juan Karlos Lopez-Mugartza irakasleak koordinatuta eta Asisko Urmeneta marrazkilari iruindarrak ilustratuta. Katalogoan, Batasunaren Pribilegioaren 28 kapituluetako bakoitza nafar erromantzera transkribatuta eta gaztelaniara eta euskarara itzulita dago, eta Asisko Urmenetaren marrazki batek ilustratzen du. Kapituluak okzitanierara eta hebreerara ere itzulita daude, horiek baitira, nafar erromantzearekin eta euskararekin batera, XV. mendeko Iruñean mintzatzen ziren hizkuntzak.

Formulario de compra  | Volver al listado de publicaciones


Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Iruñea 2023; 188 or.; 28 x 22 zm.
ISBN: 978-84-9769-397-4
Precio: 10 €