Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Programazioa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuek, 20. artikuluan, Gobernu Kontseiluari esleitzen diote Unibertsitateko irakaskuntzarako programazioa urtero onesteko eginkizuna, eta, aldi berean, Estatutu horien 29. artikuluak ezarria da ikastegiko batzordeei dagokiela irakasgaien eskaintza egitea irakaskuntzarako programazioaren jarraibide orokorrekin bat etorriz.

Unibertsitate Graduko eta Masterreko ikasketetarako taldeen eskaintza egiteko baldintzak Europako Unibertsitate Eremura egokitzen diren Ikasketa Ofizialak Antolatzeko Jarraibideek ezartzen dituzte; 2018ko martxoaren 7ko Gobernu Kontseiluaren erabakia da (ikusi araudiaren eta eskuliburuen apartatua), zeinak aldatu egiten baititu 2011ko martxoaren 31ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsi ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasketa Ofizialak Antolatzeko Jarraibideak.

Zer onesten den Gobernu Kontseiluan:

  • Irakasgaien eskaintza, kreditu kopuruak, profilak, irakaskuntza aldiak, zein hizkuntzatan emanen diren eta Graduko eta Masterreko ikasketetarako irakasleak sailei esleitzea.
  • Hori guztia onetsi ondoren, Irakaskuntzako Errektoreordetzak du eskuordetua eskumena Irakaskuntzarako Programazioaren aldaketak eta doikuntzak egiteko, beharrezkoak direnak ikasturte bakoitzeko matrikularen arabera, eta Gobernu Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrari emanen dio horren berri.

Partes de este texto:

2021-22 ikasturtea

Irakaskuntzarako Programazioari buruzko erabakia 2021/22 (zerrenda dinamikoak ikusi behar dira Irakaskuntzarako Programazioaren oraingo egoera zein den jakiteko).

Irakaskuntzaren Antolamendurako eta Programaziorako Unitatea
Soforak
Arrosadiko campusa
Tel. 948 166063 / 948 168914
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua