Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EN
  • EU

Bisitarientzako ostatua

Bisitarientzako ostatua

Atzerriko unibertsitate eta ikerketa-zentroekiko lankidetza sustatze aldera, NUPek zenbait banakako logela jartzen ditu bere irakasle eta ikertzaileen eskura atzerriko erakundeetako irakasle eta ikertzaileei bisita laburretan eta ikerketa-egonaldietan ostatu ematera zuzenduak, baita doktoretza-tesia tutorekidetzan egiten ari diren ikasleei ere.

Araudia

Urkiak egoitza

Ikus toki libreak. Koloretan, hartutako gelak

Partes de este texto:

Norentzat den

Atzerriko erakundeetako irakasle eta ikertzaileak.

Doktoretza-tesia tutorekidetzan egiten ari diren ikasleak.

Subir

Eskaera

Erreserba-eskaerak posta elektroniko bidez eginen dira, Nazioarteko Harrera Bulegoaren helbidera idatziz (welcome.office@unavarra.es), eta egonaldiaren epea adierazi behar da, bai eta kasu bakoitzean eskatutako dokumentazioa aurkeztu ere. Bisitaria hartuko duen edo egonaldia tutorizatuko duen NUPeko arduraldi osoko irakasle iraunkorrak aurkeztuko du eskaera.

Eskaerei iristen diren ordenari jarraikiz erantzunen zaie, betiere dokumentazio osoa aurkeztu badute. 

Subir

Baldintzak eta lehentasuna

1- Doktoretza-tesia NUPen tutorekidetzan egiten ari diren ikasleak

Erreserbak urtebete lehenago egiten ahalko dira, eta gehienez ere 4 hilabeteko aldirako.

Beharrezko dokumentazioa:

- NUPeko doktoretza-programa bateko onarpenaren edo matrikularen egiaztagiria.

- NADOEren baimena tesia kotutoretzan egiteko.

2 - Garapenerako lankidetzaren esparruan NUPekin lankidetza-hitzarmen espezifiko bat sinatua duten eta/edo Prestakuntza Solidarioko programan parte hartzen ari diren atzerriko erakundeetako langileak, NUPen doktoretza bat egiten ari direnak.

Erreserbak urtebete lehenago egiten ahalko dira, eta gehienez ere 4 hilabeteko aldirako.

Beharrezko dokumentazioa:

- NUPeko doktoretza-programa bateko onarpenaren edo matrikularen egiaztagiria.

- Jatorrizko erakundearen kontratuaren edo bekaren egiaztagiria.

3 - NUPen egonaldi bat egitera gonbidatuak izan diren atzerriko erakundeetako irakasle eta ikertzaileak.

Erreserbak hiru hilabete lehenago egiten ahalko dira, eta gehienez ere bi asteko aldirako.

Beharrezko dokumentazioa eta eskabidea

4 - Prestakuntzan dauden ikertzaileak, bizilekua Espainiatik kanpo dutenak, NUPek kontratatuak

Erreserba gehienez ere bi asteko aldirako egiten ahalko da erreserba.

Subir

Informazio osagarria

Subir