• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

Matematikaren irakaskuntzarako V Jardunaldiak Nafarroan

Non: Aulario de la Universidad Pública de Navarra. Información en el Hall Principal.
Antolatzailea(k): Departamento de Matemáticas de la UPNA; Centro de Apoyo al Profesorado en Pamplona; Asociación TORNAMIRA.

Aurkezpena

Aurtengo edizioan, Jardunaldietako gai nagusia izango da Jolasa Matematiketan.

Irakasleen topalekua

Jardunaldi hauek irakaskuntza etapa ezberdinetako matematika irakasleen topaleku izan nahi dute, haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera arte, foro bat matematikako irakasleek ezagutaraz ditzaten euren lanak, esperientziak edota interesak. Horrez gainera, kultura matematikoa transmititzeko eta ikusgai egiteko leku bat izan dadila espero dugu.

Programa

Ikusi programa 

Jarduera osagarria: mikroipuin irrazionalen lehiaketa 

 

MATERIAL OSAGARRIA

Behin jardunaldiak amaitu ostean, komunikazioen eta tailerren informazioa publikatuko da (edukia izateko, egin ezazu klik hementxe)

GEOGEBRA ERABILTZAILEEN I TOPAKETA

Jardunaldiekin bat eginez, eta UEUrekin lankidetzan, GeoGebra erabiltzaileen I Topaketa egin asmo da azaroaren 4ean, larunbata. Topaketa dinamikoa izango da eta parte-hartzaileen arteko elkarrekintza bilatuko da. Parte-hartzaile bakoitzak aukera izango du bere esperientzia kontatzeko, gainerako parte-hartzaileena entzuteko, iritzia emateko, etab. Honela, guztion artean eta norberaren esperientziatik abiatuz, komentatu egingo dira proposamen horiek, nola hobetu daitezkeen, e.a. Horrez gainera, softwarearen azken bertsioek dakartzaten berrikuntzei buruz ariko gara. Bestalde, Topaketako parte-hartzaileek “Matematikaren irakaskuntzarako V jardunaldietan” antolatu diren gainerako ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute

Izen ematea, hemen

Izen-ematea

Urriaren 31era arte.

Izen-emate orria

Harremanetarako

aitzol.lasa@unavarra.es