• ES
  • EU
  • EN

Biltzarrak

Matematikaren Irakaskuntzarako VI Jardunaldiak Nafarroan

Non: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikagelategia. Informazioa Hall Nagusian
Antolatzailea(k): NUPeko Informatika, Estatistika eta Matematika Saila; Iruñeko Irakasleen Laguntzarako Zentroa; TORNAMIRA Elkartea.

Aurkezpena

Cartel VI Jornadas de Enseñanza de las MatemáticasJardunaldi hauek irakaskuntza etapa ezberdinetako matematika irakasleen topaleku izan nahi dute, haur hezkuntzatik hasi eta unibertsitatera arte, foro bat matematikako irakasleek ezagutaraz ditzaten euren lanak, esperientziak edota interesak. Horrez gainera, kultura matematikoa transmititzeko eta ikusgai egiteko leku bat izan dadila espero dugu.

Aurtengo edizioan, Jardunaldietako gai nagusia izango da matematikaren konexioak beste diziplina eta arloekin, gure inguruarekin.

Material osagarria

Komunikazioen eta tailerren informazioa.

Programa

Komunikazio eta tailerren proposamenak aurkezteko epea zabalik dago, martxoaren 15etik ekainaren 15era

Irekiera Hitzaldia: Ainhoa Berciano (Euskal Herriko Unibertsitatea), "De la concreción a la argumentación: matemática contextualizada", 2019ko azaroaren 8a, ostirala, 17:30etan, NUPeko Ikasgelategian (A09).

Itxiera Hitzaldia: Clara Grima, (Universidad de Sevilla), ohikoan kolaboratzen du hedabideekin, Ciencia Xplora, Órbita Laica, etab., 2019ko azaroaren 9a, larunbata, 12:45etatik 14:00etara, NUPeko ikasgelategian (A09).

Erakusketa: Iragarki-kartela lehiaketa bidez hautatu da, Nafarroako ikasleen 45 proposamen ezberdinen artean. Jardunaldietan, lehiaketara aurkezturiko kartel guztiak ikasgai egongo dira erakusketa batean.

Matematika liburuak: Udako Euskal Unibertsitateak erakusmahai bat jarriko du jardunaldietan, matematika eta matematikaren didaktikako liburuekin. 

Izen-ematea

Izen-ematea

 

 

Harremanetarako

aitzol.lasa@unavarra.es