Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Humanidades, ciencias sociales y educación

Unibertsitateko Espezialista Erlijio Katolikoan eta Kulturan, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Inskripzioa

Aurreinskripzioa
Epea 1. epea: 2024ko maiatzaren 9ko 9:00etatik ekainaren 16ko 14:00ak arte
2. epea: 2024ko uztailaren 17ko 9:00etatik abuztuaren 23ko 14:00ak arte
Online NUPeko ikaslea izan ez bazara, lehenengo erregistratu egin behar duzu. (Erregistro gida)
Lehenago NUPeko programaren batean izena eman baduzu, irakaslea edo langilea izan bazara, zure pasa-hitza beharko duzu: Pasahitza berreskuratu.   
(Aurreinskripzio gida)

 

AURREINSKRIPZIOA
Dokumentazioa
  • Beste unibertsitateetako tituludunen kasuan, titulazioaren egiaztagiria
  • Txartel-neurriko argazkia (NUPeko ikasle ez direnentzat)
  • Banku-kontuaren zenbakia, egon daitezkeen itzulketetarako
  • Ikaslea bera ez den beste norbaitek egin behar badu, ikaslearen NANaren fotokopia eta baimena emateko idazkia sinatua
Dokumentazio eskaneatua aurreinskripzioa on line egiteko programaren bidez erantsiko da, hots, pdf formatuan igo beharko da aurreinskripzioa egiteko plataformara.
Orrialde bat baino gehiago dituzten dokumentuak pdf dokumentu bakarrean eskaneaturik igoko dira.
Onartuak izateko irizpideak Gehienez ere, 200 ikasle onartuko dira irakasgai bakoitzeko.
Onarpena inskripzio-hurrenkeraren arabera egingo da.

 

MATRIKULA
Matrikula epea 1. epean onartutakoak: 2024ko uztailaren 1eko 9:00etatik uztailaren 5eko 14:00ak arte
2. epean onartutakoak: 2024ko abuztuaren 28ko 9:00etatik abuztuaren 29ko 14:00ak arte
Nola Matrikula on line egiten da. Egin aurretik kontsultatu Automatrikularako Gida.
Zure pasahitza gogoratzen ez baduzu: Pasahitza berreskuratu

MATRIKULA


Familia ugaria osatzen duten, desgaitasunen bat duten edo terrorismoaren edo genero indarkeriaren biktima diren ikasleen kasuan, joan den ikasturtean aurkeztutako dokumentazioa indarrean badago, hala adieraziko da automatrikularen programan, eta ez duzu dokumenturik entregatu beharko. Indarrean ez badago, matrikula “arrunt” bat egin beharko duzu automatrikularen programan, eta dagokion egiaztagiri berritua aurkeztu.

Dokumentazioa aurkezteko tokia:
- Sarbidearen, Beken eta Tituluen Bulegoan (Administrazio eraikina), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. (Ordua eskatzeko: titulos.propios@unavarra.es)

Matrikula egiten denetik bi asteko epean.
Dokumentazioa Dokumentazioa:
- Noten ziurtagiria eta unibertsitate titulua (jatorrizkoa eta kopia, edo fotokopia konpultsatua).
Atzerriko tituluak legez onartuak egon behar dira. Beste unibertsitate batzuetako ikasle berriak soilik.
- Tasen murrizketarako eskubidea egiaztatzen duen dokumentazioa, baldin eta ikasle berriak baldin badira edo aurreko ikasturtean emandakoa indarrean ez badago.
Prezioak 2024/25 ikasturteko irakaskuntza zenbatekoa: Argitaratzeke
Espedientea irekitzeko eta administrazio-kudeaketako prezioak 
2023/2024 ikasturteko prezioak 
Matrikula aldatzeko epea Irakasgaien matrikula-aldaketa ikasturtean zehar egin ahal izango da, irakasgai hori ematen hasi eta 10 egunera arte, betiere irakasgaia amaitu ez bada.

Nola ordaindu behar da?

Ordainketa matrikula egiteko unean ateratzen den bankuko ordainagiri baten bidez egiten da. Nolanahi ere, kontu zenbaki bat eman beharko da egon daitezkeen itzulketetarako.

Era berean aukera duzu egiteko online ordainketa.

Ez da beharrezkoa frogagiria unibertsitatean aurkeztea.

Ordainketa bakarra: Banco Santander, CaixaBank edo Nafarroako Rural Kutxa, BBVA, Euskadiko Kutxan, ordainagirian adierazten den epean.

Ordainketa zatikatua. Ez da aplikatuko 350 € baino kopuru txikiagoak direnean:

  • 1. ordainketa = kopuru osoaren % 40, matrikularen  ordainagirian adierazten den epean; Administrazio-zenbatekoak eta eskola-asegurua osorik ordaindu behar dira lehen ordainketa honetan.
  • 2., 3. eta 4. ordainketa = kopuru osoaren % 20.