Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunen simulagailua

simulador de competencias upna

Har ezazu parte murgiltze bidezko ikaskuntzako ingurune honetan, eta, errealitate birtualari esker, zenbait desafio proposatuko dizkizugu lana lortzeko eta talentua garatzeko gaitasunak hobetzearren.

NUPeko ikaslea izanez gero, doan hartzen ahalko duzu parte esperientzia honetan. 

Taldeka, misio bat osatu beharko duzu “Eraztuna 7” izeneko espazio-ontzian, eta baldintza egokietan eduki beharko duzue espazio-ontzia elkarlanean arituz. Hemen, deus ez da dirudiena...! Animatuko zara parte hartzera?

 

 

Zer da neoSkills*?

Errealitate birtualeko agertokien bidez gaitasunak garatzeko simulagailu bat. Ezaugarri profesional espezifikoak garatzeko dago sortua –norberarenganako konfiantza, proaktibitate pertsonalerako automotibazioa, aldaketarako egokitzapena, talde-lana, plangintza funtzionala, jarraikitasuna eta diziplina, pentsamendu berritzailea, lidergoa, emaitzetarako ikuspegia–, eta Belbin talde-rolen teoria aplikatuko da taldeko portaerari dagokionez. 

 

Bideo honetan ikusgai dituzu esperientzia garatzen ari den ingurunearen irudi batzuk.

 
 

 

Jardueraren azalpena

Zure taldearekin izanen dituzun desafioak elkarlanean konpondu ahal izateko daude diseinatuak. Profil jakin bat aukeratuko duzu zure gaitasunen edo esperientzia honetan ustez erabiltzen ahalko duzunaren arabera, eta profil horri lotutako tresna batzuk izanen dituzu.

Taldeak kanpoko langileen laguntza eta monitorizazioa izanen du, bai taldean bai partaide bakoitzarengan ikusitako portaeren jarraipena egiteko, eta, horrela, ikasteko prozesuak erraztuko dituen berehalako feedbacka aplikatzen ahalko da.

Esperientzia hasi baino egun bat edo bi lehenago, eta taldea osatu ondoren (4-5 laguneko taldea), honako hauek jasoko dituzu: 

  • neoSkills plataformara sartzeko behar dituzun gakoak.
  • Exodo operazioaren webgunerako sarbidea, jarraian biziko duzuen istorioaren berri jakiteko.

Esperientzia amaitzean, kanpoko feedback bat emanen dizugu, gomendioak izanen dituena aurrera egiten jarrai dezazun lana lortzeko gaitasunen garapenean. Gainera, zure txosten pertsonalizatua deskargatzen ahalko duzu.

 

Harremanetarako:

NUP Fundazioa - Enplegu Zerbitzua eta Prestakuntza Jarraitua
Telefonoa: 948 16 9759
Whatsapp:619 64 99 99
fundacion.orientacion@unavarra.es

 

Kolaboratzaileak:

    Innova Social             

 

* neoCK-en produktu erregistratu bat da neoSkills

neock