• EU
  • ES


Euskara

Hasiera/ Euskara/ Irakaskuntza euskaraz/ Euskaraz irakasteko Hizkuntza Gaitasuna

Euskaraz irakasteko Hizkuntza Gaitasuna


Nafarroako Unibertsitate Publikoak hainbat titulazio eta irakasgai euskaraz emateak beharrezkoa egiten du lehiaketa publikoetarako deialdiak egitea, euskaraz irakasteko gaitasuna duten irakasleak kontratatzeko.

Euskarazko hizkuntz-eskakizuna duten irakasle postuak betetzeko hizkuntza gaitasuna frogatzea, arautua dago "Nafarroako Unibertsitate Publikoan Euskaraz Irakasteko Hizkuntza Gaitasuna Balioesteko Prozedura" izeneko Erabakian, Gobernu Kontseiluak, 2004ko maiatzaren 25ean egindako bileran, onetsita, eta 2009ko maiatzaren 7ko erabakiaz aldatuta. Erabakiak euskarazko hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko moduak ezartzen ditu.

Orobat, Erabaki horrek Euskararen Ezagutza balioesteko Batzorde bat eratzen du; batzorde honen eginkizuna izango da euskaraz irakasteko izangaien hizkuntza gaitasuna egiaztatzea. Horrela, hizkuntza gaitasuna bermatuko da, eta, hortaz, irakasle-ikasle elkarreraginaren kalitatea ere, euskarazko irakaskuntzan.

Errektoreak, edo errektoreak eskuordetuta, Hizkuntza Plangintzarako Batzordeak izendatzen ditu Euskararen ezagutza balioesteko Batzordeko kideak, hiru urteko eperako. Errektorea da batzorde horren burua, edo errektoreak eskuordetutako pertsona; gainera, euskaraz gaitasun aitortua daukaten bi pertsonak osatuko dute batzordea, baita Hizkuntza Plangintza Zerbitzuko Zuzendariak ere, idazkaria izango dena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak berariazko deialdiak egiten ditu aldiro, euskarazko hizkuntza gaitasuna egiaztatzeko.

Euskaraz irakasteko hizkuntza gaitasunari buruzko arauketa.pdf