Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Enbor komuna

Enbor komuna

Doktoretza-programen parte nagusia da enbor komuna: ikerketa-prozesua alegia, doktoretza-tesia gaindituz betetzen dena. Ikerketa-prozesuan, doktoregaiak, doktore izateko, NUPen zer helburu espezifiko lortu behar dituen definitzen da. Helburu horiek garrantzitsuak dira doktoretza-programaren kalitate kontrolerako. Doktoregaia bere tesia bukatzera bideratu ez ezik, ikerketa-prozesuari lotutako gaitasunak eskuratzen dituela bermatzen dute. Doktoretza Eskolak eta programetako batzorde akademikoek enbor komuneko helburuak betetzen ote diren ebaluatzen dute urteko txostenen bidez eta doktoretzako prestakuntzako jarduerei buruzko dokumentuaren bidez.

Doktoretza-tesia prestatu ahala egiten dira enbor komuneko jarduerak, eta honako elementu hauez osatua dago:

- Ikerketa-prozesuaren garapena.

- Ikerketa-emaitzak.

- Jakintzaren partekatzea eta sareen garapena.

Araudiak doktoregaiari eskatzen dizkion jarduerez gainera (Jardueren Dokumentua, Ikerketa Plana, Ikerketa Planaren Urteko Txostena), honako baldintza hauek ere bete behar ditu:

  • Doktoregaiak gutxienez argitalpen bat idatzi behar du bere ikergaiari buruz, diziplinaren berezko hizkerarekin eta nazioarteko irakurleei zuzendua.
  • Doktoregaiak gutxienez bi mintegi aurkeztu behar ditu bere doktoretza-tesiari buruz, Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo NUPek parte hartzen duen fororen batean, eta ikerketaren gaiarekin zerikusia duten 3 adituk baloratuko dituzte gutxienez
  • Doktoregaiak aktiboki parte hartu behar du nazioarteko biltzar batean gutxienez (ahozko aurkezpena eginez edo poster bat azalduz).

NUPeko prestakuntza-plana (2022) - 2018ko aldaketa - 2022ko aldaketa

"Enbor komunaren" eragina Sigman - Sigma aplikazioaren eskuliburua