Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Jardueren dokumentua

PRESTAKUNTZAREN PLANGINTZA: JARDUEREN DOKUMENTUA

 

Aipatutako ezagupenak, gaitasunak eta trebetasunak uztartuz, doktoregaiak doktore titulua eskuratzeko exijitzen diren gaitasunak eskuratu dituela ziurtatu behar da. Prestakuntza-programaren hiru atal nagusiak eginez bermatzen da helburu hori: enbor komuna, gaikako prestakuntza eta zeharkako prestakuntza.
Enbor komuneko jarduerak eta gaitzeko jarduera formalen 130 orduren prestakuntza baliokidea egin behar ditu doktoregaiak: Gaikako Prestakuntzako 100 ordu eta Zeharkako Prestakuntzako 30 ordu. Prestakuntza baliokide hori egiazko lan kargaren oinarriarekin kalkulatzen da, eta kontuan hartzen da jarduerak gainditzeko ebaluazio bat gainditu behar den edo ez. NADOEren Zuzendaritza Batzordeak irizpide batzuk ezarriko ditu egutegiko jarduerei ordu balio jakin bat esleitzeko.

Nola ikusten ahal duzun zure jardueren dokumentua