Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko aipamena

Nazioarteko aipamena doktore tituluan

  • "Nazioarteko doktoretza" izeneko aipamena lortzeko, oro har, ez dira onartuko doktoregaia bizi den edo lan egiten duen herrialdeko erakundeetan egindako ikerketa-egonaldiak".
  • Nazioarteko Doktore aipamena emanen zaie prestatzeko aldian eta defentsan betebehar hauek betetzen dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko tesiei:
    • Prestakuntzarako aldian doktoregaiak gutxienez ere hiru hilabeteko egonaldia egin behar du, ikasketak egiten edo ikerketa lanak egiten Espainiatik kanpo entzutea duen goi mailako irakaskuntza erakunde batean edo ikerketa zentro batean.
    • Bakoitzak bere jakintza arloan komunikazio zientifikorako erabiltzen duen hizkuntzetako batean, Espainiako hizkuntza ofizialetako bat ez den batean, egonen da idatzia eta aurkeztuko da doktoretza tesiaren parte bat, bai bederen laburpena eta ondorioak. Arau hori ez da aplikatuko  egonaldiak, txostenak eta adituak gaztelaniaz mintzatzen diren herrialdeetatik baldin badatoz.
    • Kanpokoak diren bi berrikusleak Espainiakoa ez den goi mailako hezkuntzako erakunde batekoak edo ikerketarako institutu batekoak izanen dira.
    • Tesia epaitzen duen epaimahaiko kide bat bederen Espainiakoa ez den goi mailako hezkuntzako erakunde bateko edo ikerketa zentro bateko doktore aditua izanen da, eta ez da izanen a) atalean aipatzen den egonaldiko arduraduna.
    • Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin behar da defentsa, edo, unibertsitatearteko doktoretza programak badira, parte hartzen duten unibertsitateetako batean edo, bestela, lankidetza hitzarmenek ezartzen duten bezala. 
  • Prozedura

  • Tesia gordailuan ematean aurkeztu beharko da nazioarteko aipamena izateko eskaera, dokumentazio honekin batera:
    • Goi mailako hezkuntzako erakundearen edo ikerketa zentroaren ziurtagiria, non ziurtatuko baita doktoregaiak egin duela aurretik aipatzen den egonaldia. Egonaldia noiz hasi zen eta noiz bukatu zen adiraziko du ziurtagiriak.
    • Tesiaren zuzendariaren edo zuzendarien eta programaren batzorde akademikoaren txostenak.
    • Eskaeran adieraziko da zein den tesiaren defentsa egiteko aukeratu den hizkuntza.
  • Kontuan hartuz aurkeztu den dokumentazioa, tesia irakurtzeko ekitaldirako proposatu den epaimahaia, kanpoko berrikusleak zein diren eta izan daitezkeen beste txosten batzuk, Nafarroako Doktoretza Eskolak erabakiko du eskatzaileak aukera ote duen aipamena lortzeko. Ebazpena interesdunari, tesiaren zuzendariari edo zuzendariei, eta doktoretza programako irakaskuntza batzordeari jakinaraziko zaie.
  • "Nazioarteko Doktorea" aipamena edukitzeko aukera duen doktoretza tesi bat irakurtzeko espedienteak akta gehigarri bat edukiko du eta epaimahaiak bete behar du.
  • Doktoregaien mugikortasunari buruzko erabakia - COVID19

  • COVID19 pandemiak sortu duen egoeraren berezitasuna dela eta, NADOEren Zuzendaritza Batzordeak erabaki hau hartu du:
  • A08/2020
  • “Nazioarteko doktoretza” aipamena emateari buruzko erabakia, doktoregaiak bizilekua edo lana duen herrialdean egindako egonaldien kasuan

  • E03/2024