Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Nafarroako taldeekin entrenatzeko programa, beren herrialdean goi mailako kirola praktikatzen duten nazioarteko ikasleei zuzendua

NUPeko Kirol Zerbitzuaren instalazioetan maila profesionaleko edo erdi profesionaleko kirol taldeekin entrenatzeko aukera eskaintzen die Nafarroako Unibertsitate Publikoak beren herrialdean goi mailako kirola praktikatzen duten nazioarteko ikasleei.

Kirol modalitateak

Orain, honako talde hauekin entrenatu eta lehiatu daitezke: La Única errugbi taldea, Waterpolo Iruña 98.02  eta Uharte Izotz Taldea* (izotz hockeya).

* Uharte Izotz Taldeko kide izan nahi dutenek (izotz hockeya gizonezkoen senior eta emakumezkoen senior mailetan) udaberriko seihilekoan (urtarrila-maiatza), aldez aurretik jarri behar dute harremanetan klubarekin abenduaren 31 baino lehen hasi behar baita nazioarteko transferraren tramiteak egiten.

Eskaerak

Entrenamendu horietan parte hartzeko, interesdunek “Nafarroako kirol taldeekin entrenatzeko programan parte hartzeko eskaera” izeneko inprimakia bete behar dute, baita egin nahi dituzten entrenamenduetan praktikatzen den kirolean goi mailako kirolari gisara duten esperientzia egiaztatzen duten agiriak erantsi ere.

Eskaera NUPen Erregistro Elektronikoan aurkeztu beharko dute, eskabide orokor baten bidez.