• ES
  • EU
  • EN


Kokapena, nola iritsi


Nola iritsi 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campusa Iruñeko Hegoaldean, Arrosadia auzoan kokatua dago.

Arrosadiko campusa zuzenean lotuta dago hiriaren erdialdearekin eta saihesbideetatik hurbil dago, ondorioz, Iruñeko hiriaren edozein puntutatik iristen erraza da.

Ibilgailuz iristeko sarbidea:

Unibertsitatera Hegoaldeko sarreratik sartuz gero (Bartzelona, Zaragoza, Madril, Huesca, aireportutik...) lehenbizi merkatalgunearen errotondara doan eskuinerako bidea hartzea komeni da, ondoren, hirirantz, Errektoretzako errotondara baitarama.
 

Mendebaldetik sartuz gero (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Logroño...) Nafarroako Etorbidetik -antzinako Mendebaldeko Saihesbidea-, Etorbidea bukatzen denean eta Hegoaldeko irteeran estutzen denean, hiru argibide ikus daitezke: Madril-Zaragoza erdian, Cordovilla eskuinean, eta Frantzia-Erdialdea, ezkerrean. Azkeneko errei hori hartu, eta, gaineko pasabidearen azpitik pasatu ondoren, segi zuzen biribilguneraino. Han, eskuinetara hartu (Sadar errepidean zaude) eta pasatu "Sadar" futbol zelaiaren aurretik. Hurrengo biribilgunetik pasatu eta berehala sartzen da Sario eraikineko aparkalekura.

GPS Koordenadak (Sario eraikina):

Latitudea: 42.79596167219211 (42º 47' 45.46" N)
Longitudea: -1.6314779153442486 (1º 37' 53.32" W)

Hiri-garraioaz iristeko sarbidea:

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario Eraikinera iristeko, hainbat hiri-autobus daude aukeran:

  • 1., 6. eta 9. lineak: Arrosadiko Campusaren Ikasgelategian dute geldialdia.
  • 11. linea: Sario eraikinean du geltokia. 

Orientatzeko, kontsultatu unibertsitateko campusaren planoa http://www1.unavarra.es/conocerlauniversidad/campusa/iruneko-campusa/eraikinak-eta-instalazioak?submenu=yes&languageId=100001

Argibide gehiago nahi izanez gero, Iruñeko hiri autobusen ordu eta ibilbideei buruz ikusi: http://www.mcp.es/eu


A3U - Alumni

Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegia
Sario Eraik., 3. Moduloa
Arrosadiko campusa
31006 - Pamplona-Iruña
Tel. +34 948 16 9791 +34 948 16 9790
Fax. +34 948 16 9792
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua