Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Baliabide ikus-entzunezkoak

Ikus-entzunezko materiala bideo batzuk dira, bereziki egokiak direnak DBHko azkeneko ikasmailetarako, Lanbide Heziketarako eta Batxilergorako.

Emakume gazte ingeniari batzuei buruzko bideoak dira. Ikuspegi hurbil, pertsonal eta erakargarri batetik daude deskribatuak; ingeniaritza eta zientzia arlo hotzegiak eta konplexuegiak direlako ideia desmitifikatu nahi dugu horrela.

Heldu diren ikasturteetan, bideo gehiago jarriko ditugu atal honetan.

Material guztia libre eta dohainik deskargatzeko moduan dago.

  • Lehenbiziko bideo honetan, Ana aurkeztuko digute, ingeniari industriala, Nafarroako mendialdeko herri txiki batean jaioa.

  • “Etorkizunak emakume-izena du” da Sonia Elizondo Martínez protagonista duen bideo honen izenburua. Sonia ingeniari informatikoa eta doktoretzako ikaslea da NUPeko Estatistika, Informatika eta Matematika Sailean. Gaur egun Touchless proiektu europarrean ari da ikerlanean.

  • “Emakumea, nola ez” du izenburua Marta Melero telekomunikazio ingeniaria protagonista duen bideo honek. Bere lanbidearekin, izar eta astronomiarekin eta antenekin lotutako zenbait gauza kontatzen dizkigu, gehiago jakiteko aukera ematen digutenak. Halaber, pinturarekiko eta poesiarekiko grinaz, bere zaletasunez eta bizimoduaz ere mintzo zaigu.
    Vídeo de Marta Melero

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak finantzatua

logo gobierno de navarra

Emakume, Zientzia eta Teknologia Katedra
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Iruñea (Nafarroa)
Tel. 948169302 948169523
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua