Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

4.0 Industriaren Katedra

Hasiera > Gradu amaierako lanentzako sariak

Gradu amaierako lanentzako sariak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoarekin batera, Gradu Amaierako Lan (GAL) hoberenaren sari baterako deialdia egiten du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduko edozein titulaziotako ikasle unibertsitarioei zuzendua, baldin eta beren GALak 4.0 Industriaren Katedraren esparruan egin badituzte.

Hauek dira saritu daitezkeen arloak: Ingeniaritza Industriala, Mekanikoa, Elektrikoa eta Elektronikoa, Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

Honako sari hauek ematen dira:

• Lehenbiziko sari bat, 1.000 eurokoa, Gradu Amaierako Lan hoberenarentzat.

• Bost bigarren sari, bakoitza 200 eurokoa.

Sarietara aurkeztu nahi duten izangaiek aldez aurretik alta emanda egon behar dute CITI Navarran Ikasle Akreditatu gisa (esteka honetan klik eginda) edota elkargokide gisa (esteka honetan klik eginda) baldin eta gradua amaitua badute eskolak eskaintzen dituen espezialitateetako edozeinetan.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu da.

Ebazpenerako SARBIDEA

Eskaera-inprimakia