Epistemologia eta ikerketa-metodologia feministak: ekarpenak, eztabaidak eta erronkak
2025eko irailaren 22a, astelehena, NUP (ikasgela erabaki gabe dago). Sarrera librea.
Heldu den astelehenean, irailak 22, 16:00etan, Genero Ikasketen eta Ikasketa Feministen Katedrak eta Genero, Emakume eta Berdintasun Gaietako Masterrak antolatutako beste saio ireki bat eginen da. Saioa Marta Luxán Serranok eramanen du; EHUko irakaslea da, eta ikerketa feministako metodologian dago espezializatua. Izenburu hau izanen du: “Epistemologia eta ikerketa-metodologia feministak: ekarpenak, eztabaidak eta erronkak”
Saio honetan, epistemologia feministaren korronteek eginiko ekarpen garrantzitsuenak aurkeztu eta parte-hartzaileekin horri buruz eztabaidatzea proposatzen da, eta arreta berezia jartzea androzentrismoari eginiko kritiketan eta egile emakume batzuen proposamen jakin batzuetan. Horrez gain, ikerketa-diseinuetan epistemologia feminista txertatzeak berekin dakartzan eztabaida eta erronka batzuk ere mahaigaineratuko ditu.
Ikerketa-metodo feministarik baden ala ez eta teknika batzuk besteak baino feministagoak ote diren hizpide dituen eztabaida klasikoaz gain, beste funtsezko auzi batzuk ere landuko ditu, hala nola ikerketa-prozesuei edo subjektu parte-hartzaileen arteko harremanei buruz modu kritikoan hausnartu beharra, publikoa/pribatua dikotomia apurtzearen aldeko apustua eta aldaketa sozialarekiko konpromisoa.
Soziologian lizentziatua (1993, EHU) eta Demografian doktorea (2000, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). 1993. eta 2000. urteen artean, zenbait beka eta kontraturekin aritu zen Centre d’Estudis Demogràfics (UAB) zentroan. 2001ean itzuli zen EHUra, doktoratu ondoko beka batekin, eta bertan aritu da lanean orain arte. Orain, Soziologiako eta Gizarte Laneko irakasle agregatua da, eta Antropologa Feminista Ikerketa Taldeko (AFIT) kidea.
Ikerketa-lerroei dagokienez, auzi demografiko eta familiari loturikoez gain, ikerketa-feministaren metodologian espezializatu da. SIMRef Ikerketa Feministen Metodologiako Diziplinarteko Mintegiko kidea da 2008tik, eta mugimendu sozialei loturiko gaiak aztertzen ditu.
Argitalpenak: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/128332/publicaciones