Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Entitate nabarmena

DEIALDIA NUP-EKO ENTITATE NABARMENAREN SARIRAKO

Zenbait arlotan izandako lorpenengatik nabarmentzen diren entitateei aitortza emateko sortu du NUPek sari hori, hots, ikerketan, prestakuntzan, enpresen munduan, laneratzearen arloan, ekintzailetzan eta antzekoetan nabarmentzen direnei, eta gizartean duten inpaktu positiboari begiratuz beti.


Entitate Nabarmenaren Sariaren bidez, erakunde eta entitateek Unibertsitatearekin izandako lankidetzako jardunbide egokiak aintzatetsi nahi dira, eta urtero ematen dira. Zehazki, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin edo Unibertsitate-Gizarte Fundazioarekin honako helburu hauetakoren baterako lankidetza formaleko akordioren bat duten edo izan duten erakundeek dute zilegi deialdira aurkeztea:

 

  • Unibertsitatean sortutako ezagupenak gizarteari transferitzea berrikuntza teknologiko eta sozial bihur daitezen.
  • NUPeko egresatuei laguntza ematea prestakuntza integrala izan dezaten eta lan kualifikatuetan aritu daitezen.
  • Errealitate ekonomiko eta soziala Unibertsitateko komunitateari hurbiltzeko topaketa, mintegi, konferentzia eta mota guztietako jardueretan parte hartzea.
  • Ikasleen eta egresatuen artean ekintzailetzarako ekimena sustatzea.
  • Garapen teknologikoa eta ekonomikoa eta aurrerakuntza soziala nabarmen bultzatzen dituzten ekintzak, baldin eta Unibertsitateak eta gizarteak lankidetzan gauzatzen badituzte.

 
HAUTAGAITZA AURKEZTEKO MODUA, EPEA ETA LEKUA

Unibertsitateko zuzendaritza-kontseiluek, ikastegiek, ikerketa-institutuek eta Gizarte Kontseiluak, beren ekimenez edo NUPeko langile iraunkorrek proposatuta, Unibertsitatearekin edo Unibertsitatea-Gizartea Fundazioarekin lankidetza formaleko akordioren bat duten edo izan duten eta aipatutako helburuak betetzen dituzten erakundeak proposatzen ahal dituzte hautagai gisa Entitate Nabarmenaren Sarirako.

Hautagaitzak aurkezteko, behar den dokumentazioa bidali behar da uztailaren 5a baino lehen, a3u@unavarra.es helbide elektronikora.

Entitate Nabarmenaren Sarian, entitatea proposatzen duenak honako hauek identifikatu beharko ditu argi eta garbi: zein diren sarira aurkezten den entitatearen jardunbide edo esperientzia egokiak, zergatik proposatzen den entitatea eta zer subjektuk parte hartzen duten.


ENTITATE NABARMENAREN SARIA
•    Oinarriak
•    Saridunak