Call for abstracts-erako deialdia egin dugu ACEDEren Enpresa Funtzioa eta Enpresen Sorkuntza Atalaren VIII. Workshop-ean eta GEMen oinarritutako ikerketako XIII. Workshop-ean parte hartzeko. 2019ko irailaren 6an egingo da Iruñean.
Ekintzailetzako gaietan aritzen diren unibertsitateko komunitateko irakasle eta ikertzaileak gonbidatzen ditugu deialdi honetan parte hartzera. Honako hau da aurten aukeratu dugun leloa: “Ekosistema ekintzaileak: lorpenak eta erronkak”.
Azken hamarkadetan garapen handia izan du ekintzailetzako ikerketak. Ondorioz, autonomia propioa duen ikerketa-eremu gisa egonkortu da diziplina. Halaber, jarduera ekintzailea sustatzea Europako eta munduko beste leku batzuetako politika publikoen lehentasunetako bat da oraindik ere, ekintzailetzak berrikuntza eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen dituela uste baita.
Testuinguru horretan, zein ezaugarri izan behar ditu bereziki hazteko ahalmen handia duen ekintzailetza lagunduko duen “ekosistema ekintzaile” batek? Hauek hartzen dira ekosistema ekintzailetzat: “elkarrekin lotutako eragileak (bai orain daudenak, bai egon daitezkeenak), erakundeak eta prozesuak, maila lokaleko ingurune ekintzaile bateko lana zehaztu, prestatu eta bitartekari lana egite aldera modu formalean eta ez-formalean elkartzen direnak” (Mason eta Brown, 2014).
Enpresak sortzeko sistemak konparatzeko erabiltzen den estandarra Silicon Valley-koa da. Baina Espainia bezalako herrialdeetan ba ote du zentzurik adarbakar disruptiboak sortu nahi dituzten ekosistema ekintzaileak sustatzeak? Komenigarriagoa ote litzateke ingurunearen ezaugarrietan, bezero/erabiltzaileen beharretan, teknologian eta “gobernuaren lan erraztailean” oinarritutako ekosistema ekintzaileak sortzea, bizirik iraun, hazi eta garapen akuilu bihurtuko diren eredu ekintzaileak sortuko dituztenak? Workrshop-aren bidez gai honi eta beste batzuei erantzun nahi zaie herrialde eta eskualde diferenteetako ezaugarri propioetara egokituko diren ekosistema ekintzaile eraginkorren diseinuan urratsak egiteko.