Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Proposamenen bidalketa

Abstract-ak

Abstract-ak ekainaren 17a baino lehen bidali behar dira helbide honetara: emprendimiento.pamplona@unavarra.es. Hau izango da gaia: “Worshop Emprendimiento Pamplona”. Lan proposamen bakoitzak 800 hitz izango ditu gehienez ere. Honako hauek eduki behar ditu proposamenak: lanaren izenburua; izena, afiliazioa eta egileekin harremanetan jartzeko datuak; lanaren azalpen orokorra, helburuak eta justifikazioa, gaiak duen interesa, erabilitako metodologia, emaitzak (behin-behinekoak edo espero direnak) eta ekarpen nagusia, lanaren ekarpena edo erabilgarritasuna; gako-hitzak. Horietaz gainera, taulak, zifrak edo bibliografia duten eranskinak gehitu daitezke laburpena hobeki ulertzeko (erabilgarriak baldin badira). Honako hauek dira baldintza formalak: Times New Roman letra 12koa; lerroen arteko espazioa, 1,5; marjinak, 2,5 cm; paragrafo-tartea: aurrekoa eta ondokoa 6 puntu. Laburpenak espainieraz, ingelesez eta portugesez bidal daitezke.

Egileek posta elektronikoaren bidez jasoko dute batzorde zientifikoaren erabakiaren jakinarazpena, ezarritako epean aurkeztutako lan proposamena onartzen den edo ez adierazten duena.

Lan osoak

Lan osoak irailaren 1a baino lehen bidali behar dira helbide honetara: emprendimiento.pamplona@unavarra.es. Honako hau izango da gaia: “Worshop Emprendimiento Pamplona”. Lanak espainieraz, ingelesez edo portugesez idatzi behar dira, eta jatorrizkoak edo berriak izan behar dute (argitaratu gabeak). Laburpen bat aurkeztuko da lanarekin batera. Gutxienez 100 hitz eta gehienez 150 hitz izango ditu laburpenak, eta 3-5 gako-hitz gehituko dira ondoren. Honako hau da testurako eskatzen den formatua: Times New Roman letra 12koa, letra lodia eta larria izenburuentzat, eta letra lodia azpiatalen izenburuentzat; testuko lerroen arteko espazioa 1,5 eta marjina guztiak 2,5 cm-koak; paragrafo-tartea: aurrekoa eta ondokoa 6 puntu. Orrialdeak zenbakituko dira, beheko aldean, erdialdean. Oin-oharrak dagokion orrialdearen amaieran agertuko dira, Times New Roman 10 letrarekin. Zifrak eta taulak dagokion lekuan jarri beharko dira testuan; erreferentzia bibliografikoen apartatua (APA 6. arg.) espazio bikoitzean aurkeztuko da, erreferentzia bakoitzerako, bigarren eta hirugarren lerroek 1,25 cm-ko  koska izango dute.

LAN ONENAREN SARIA

Aurreko edizioetan bezala, amaierako ekitaldian sari bat emango zaio workshop-eko lanik onenari.