Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

ONCE Fundazioaren eta CRUEren beken deialdia kanpo praktikak egiteko

eskaerak martxoaren 23ra arte

XEDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bi ikaspostutarako deialdia egin du desgaitasunen bat duten eta 2024-2025 ikasturtean NUPen matrikulatuta dauden ikasleek kanpo praktika akademikoak egin ditzaten.

Bi ikasleek 600na euroko dirulaguntza jasoko dute hilean.

Kanpo praktika akademikoak hainbat tokitan egin daitezke: enpresa handietan, enpresa txiki eta ertainetan, mikroenpresetan, ekonomia sozialeko enpresetan, hirugarren sektoreko erakundeetan eta bestelako instituzio publiko nahiz pribatuetan.

Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu Arloak eta NUPeko Dibertsitatearen eta Inklusioaren Unitateak kudeatuko dituzte beka hauek.

BETEKIZUNAK

  • % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua izatea.
  • 2024-2025 ikasturtean graduko edo masterreko titulazio ofizialetako ikaslea izatea.
  • Graduko ikasleen kasuan, unibertsitateko tituluaren kredituen % 50 gutxienez gaindituak izatea izena emateko epea bukatzen denean. Azken ikasmailako ikasleei emango zaie lehentasuna.
  • Ez izatea lan-kontratu bidezko, zerbitzuak emateko edo antzeko harremanik ezein enpresa, instituzio edo erakunderekin beka honen xede diren praktikak egiteko unean.
  • Aurretik Once Fundazioaren weborrian izena eman izana Fundazioak ezarritako epean 

IZENA EMATEKO EPEA

2025ko martxoaren 23ra arte

INSKRIPZIOA

NUPeko Erregistro telematikoan eskaera eta dokumentazioa aurkeztu, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzara zuzenduak

Esleipena

 

PRAKTIKA EGITEKO ALDIA

 

2025ko abenduaren 31ra arte egiten ahalko dira praktikak.

Dokumentazio gehigarria:

Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial