Hasiera > Gizarte jarduera > Azken ordua
Eskaerak maitzaren 10era arte
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bi ikaspostutarako deialdia egin du desgaitasunen bat duten eta 2023-2024 ikasturtean NUPen matrikulatuta dauden ikasleek kanpo praktika akademikoak egin ditzaten.
Bi ikasleek 600na euroko dirulaguntza jasoko dute hilean.
Kanpo praktika akademikoak hainbat tokitan egin daitezke: enpresa handietan, enpresa txiki eta ertainetan, mikroenpresetan, ekonomia sozialeko enpresetan, hirugarren sektoreko erakundeetan eta bestelako instituzio publiko nahiz pribatuetan.
Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu Arloak eta NUPeko Gizarte Ekintzarako Unitateak kudeatuko dituzte beka hauek.
2024ko maiatzaren 10era arte
NUPeko Erregistro telematikoan eskaera eta dokumentazioa aurkeztu, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzara zuzenduak
Esleipendunen zerrendak (2024/05/21)
2024ko abenduaren 31ra arte egiten ahalko dira praktikak.