2025(e)ko urtarrilaren 10a
Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei matrikula ordaintzeko dirulaguntzak.
2025eko apirilaren 30a arte egonen da zabalik matrikularako laguntzak eskatzeko epe berezia.
XEDEA
Dirulaguntzak ematea matrikula ordaintzeko zailtasun ekonomiko larriak dituzten ikasleei, zailtasun horiek unibertsitateko ikasketak uzteko arriskua badakarte.
Bateragarriak dira beste beka batzuekin, horiek ez badute betetzen matrikularen % 100, eta erabat finantzatzeko falta den kopurura arte soilik.
NORENTZAT
2024-2025 ikasturtean NUPeko graduko tituluak edo graduondoko titulu ofizialak lortzeko diren eta lanbidean aritzeko gaitzen duten ikasketetan matrikulatutako ikasleak. Salbuespen gisa, graduondoko beste titulu batzuetan, titulu berekietan edo NUPeko homologazio ikastaroetan matrikulatutako ikasleek ere eskatzen ahalko dituzte laguntza hauek.
BETEKIZUNAK
- Matrikula ordaindu ezina eragiten duten zailtasun ekonomikoak justifikatzea.
- 2024-2025 ikasturterako beka hauek eskatu izana deialdi bakoitzeko betekizunak betez gero:
- Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren bekak
- Nafarroako Gobernuaren bekak eta laguntzak
- Eusko Jaurlaritzaren bekak eta laguntzak
- Unibertsitateko titulaziorik ez edukitzea, lanbidean aritzeko gaitzen duten graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleen kasuan izan ezik.
- Deialdiaren oinarrietan ezartzen diren baldintza ekonomikoak eta ondareari buruzkoak betetzea.
- Deialdiaren oinarrien 4. puntuan ("Hartzaileen profila") deskribatzen diren egoeretako batean egotea.
ZENBATEKOA
2024/2025 ikasturteko matrikularen prezio publiko akademikoen kostuari dagokiona, gehienez ere.
DOKUMENTAZIOA
Eskabidea behar bezala bete, eta agiri hauekin batera aurkeztu beharko da:
- Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren edo beste edozein entitateren beka eskatu izana egiaztatzen duen agiria, ikasleak horretarako betekizunak betetzen baditu.
- Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren edo beste edozein entitateren beka eskatu ez duten ikasleek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte beka horiek eskatu ez izana justifikatzen duten egoera akademikoak, ekonomikoak edo pertsonalak frogatzeko.
- Errolda-ziurtagiria eta bizikidetza-ziurtagiria, bizi den Nafarroako herriko Udalak emanak.
- Unitate familiarraren errentaren azken aitorpen osoaren fotokopia, datu fiskalak barne.
- Deialdiaren oinarrien 4. puntuan ("Hartzaileen profila") zerrendatzen diren egoerak izan direla egiaztatzen duten dokumentuak.
Errentaren azken aitorpenaren ondotik dokumentu horretan ageri ez den bat-bateko egoeraren bat izan bada, egungo diru-sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira, dagokionaren arabera:
- Diru-sarreren ziurtagiria, unitate familiarrean baliabide ekonomiko kontagarriak sorrarazten dituen pertsonak (edo pertsonek) lantoki izan dituen enpresak egina, egoki denaren arabera.
- Eskatzailearen aitaren edo amaren pentsioari edo aldi baterako ezintasuneko sorospenari dagozkion diru sarreren ziurtagiria, dagokionaren arabera.
- Unitate familiarraren egoera sozioekonomikoaren ziurtagiria, Gizarte Zerbitzuek egina.
- EINen ziurtagiria, esleitutako prestazioa, bere iraupena eta zenbatekoa zehazten dituena.
- Unitate familiarreko kide konputagarri guztien lan bizitza osoa eta eguneratua, Gizarte Segurantzak egina.
ESKAERA
Eskabide hau eta deialdiaren ebazpenean eta oinarrietan adierazten diren dokumentuak NUPeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, telematikoki betiere.
Gero, eskatzaileak Gizarte Ekintzarako Unitatearekin jarri beharko du harremanetan (Ikasgelategiko 025. ikasgela, 948 168060 - 166064) balorazio elkarrizketa bat hitzartzeko.
Volver