Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

Matrikula ordaintzeko dirulaguntzak, zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleentzat

Epea zabalik 2023ko azaroaren 22ra arte

XEDEA

Dirulaguntzak ematea matrikula ordaintzeko zailtasun ekonomiko larriak dituzten ikasleei, zailtasun horiek unibertsitateko ikasketak uzteko arriskua badakarte.

Bateragarriak dira beste beka batzuekin, horiek ez badute betetzen matrikularen % 100, eta erabat finantzatzeko falta den kopurura arte soilik.

HARTZAILEAK

2023-2024 ikasturtean NUPen lanbide arautuetan (Industria Ingeniaritza, Nekazaritzako Ingeniaritza, Telekomunikazio Ingeniaritza, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntza, Abokatutzarako Sarbidea) jarduteko gaitzen duten graduko titulu ofizialak eta unibertsitate masterrak lortzeko NUPeko irakaskuntzetan matrikulatutako ikasleak.

 

BETEKIZUNAK

  • Matrikula ordaindu ezina eragiten duten zailtasun ekonomikoak justifikatzea.
  • 2023-2024 ikasturterako beka hauek eskatu izana deialdi bakoitzeko betekizunak betez gero:
    • Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren bekak
    • Nafarroako Gobernuaren bekak eta laguntzak
    • Eusko Jaurlaritzaren bekak eta laguntzak
  • Unibertsitateko titulaziorik ez edukitzea, lanbidean aritzeko gaitzen duten graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleen kasuan izan ezik.
  • Deialdiaren oinarrietan ezartzen diren baldintza ekonomikoak eta ondareari buruzkoak betetzea.
  • Deialdiaren oinarrien 4. puntuan ("Hartzaileen profila") deskribatzen diren egoeretako batean egotea.

ZENBATEKOA

2023-2024 ikasturteko matrikularen prezio publiko akademikoen kostuari dagokiona, gehienez ere.

DOKUMENTUAK

Eskabidea behar bezala bete, eta agiri hauekin batera aurkeztu beharko da: 

  • Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren edo beste edozein entitateren beka eskatu izana egiaztatzen duen agiria, ikasleak horretarako betekizunak betetzen baditu.
  • Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren edo beste edozein entitateren beka eskatu ez duten ikasleek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte beka horiek eskatu ez izana justifikatzen duten egoera akademikoak, ekonomikoak edo pertsonalak frogatzeko.
  • Errolda-ziurtagiria eta bizikidetza-ziurtagiria, bizi den Nafarroako herriko Udalak emanak.
  • Familia unitatearen azkeneko errenta aitorpen osoaren fotokopia, datu fiskalak barne. 
  • Deialdiaren oinarrien 4. puntuan ("Hartzaileen profila") zerrendatzen diren egoerak izan direla egiaztatzen duten dokumentuak.

Azken errenta aitorpenaren ondotik dokumentu horretan ageri ez den bat-bateko egoeraren bat izan bada, egungo diru sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira, dagokionaren arabera:

  • Diru sarreren ziurtagiria, familia unitatean baliabide ekonomiko kontagarriak sorrarazten dituen pertsonak (edo pertsonek) lantoki izan dituen enpresak egina, dagokionaren arabera. 
  • Eskatzailearen aitaren edo amaren pentsioari edo aldi baterako ezintasuneko sorospenari dagozkion diru sarreren ziurtagiria, dagokionaren arabera.
  • Familia unitatearen egoera sozioekonomikoaren ziurtagiria, Gizarte Zerbitzuek egina.
  • EINen ziurtagiria, esleitutako prestazioa, bere iraupena eta zenbatekoa zehazten dituena.
  • Familia unitateko kide kontagarri guztien lan bizitza osoa eta eguneratua, Gizarte Segurantzak egina. 

ESKAERAK

Eskabide hau eta deialdiaren ebazpenean eta oinarrietan adierazten diren dokumentuak NUPeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, telematikoki betiere. 

Gero, eskatzaileak Gizarte Ekintzarako Unitatearekin jarri beharko du harremanetan (Ikasgelategia, 025. ikasgela, 948 168060 - 166064), balioespen elkarrizketa bat hitzartzeko.


Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial