Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

ONCE Fundazioaren eta CRUEren beken deialdia kanpo praktikak egiteko

XEDEA

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bi ikaspostutarako deialdia egin du desgaitasunen bat duten eta 2020-2021 ikasturtean NUPen matrikulatuta dauden ikasleek kanpo praktika akademikoak egin ditzaten.

Bi ikasleek 600na euroko dirulaguntza jasoko dute hilean.

Kanpo praktika akademikoak hainbat tokitan egin daitezke: enpresa handietan, enpresa txiki eta ertainetan, mikroenpresetan, ekonomia sozialeko enpresetan, hirugarren sektoreko erakundeetan eta bestelako instituzio publiko nahiz pribatuetan.

Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu Arloak eta NUPeko Gizarte Ekintzarako Unitateak kudeatuko dituzte beka hauek, modu koordinatuan.
 


BETEKIZUNAK

a. % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua izatea.

b. 2021-2022 ikasturtean graduko edo masterreko titulazio ofizialetako ikaslea izatea.

c. Unibertsitateko tituluaren kredituen % 50 gutxienez gaindituak izatea izena emateko epea bukatzen denean. Azken ikasmailako ikasleei emango zaie lehentasuna.

d. Ez izatea lan-kontratu bidezko, zerbitzuak emateko edo antzeko harremanik ezein enpresa, instituzio edo erakunderekin beka honen xede diren praktikak egiteko unean.

e. ONCE Fundazioaren webgunean izena ematea, eta horretarako eskatzen diren agiri eta datuak ematea. ONCE Fundazioaren webgunean izena emateko epea 2022ko urtarrilaren 28an bukatuko da.

http://becas.fundaciononce.es/Paginas/BecasPracticasOnceCrue.aspx
 


IZENA EMATEKO EPEA


2022ko martxoaren 11 arte


 

INSKRIPZIOA

Izena emateko tokia:

ONCE Fundazioaren eta CRUEren kanpo praktiken programaren web ataria: http://becas.fundaciononce.es/Paginas/BecasPracticasOnceCrue.aspx.

2022ko urtarrilaren 30a arte (aurreinskirpzioa)

Halaber, aipatu web atarian izena ematen duten ikasleek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, martxoaren 11 baino lehen, NUPeko Erregistro Orokorrean, Unibertsitate Proiekziorako eta Erakundeekiko Harremanetarako Errektoreordetzara zuzenduak:

- Eskabide inprimakia.

- Desgaitasunaren ziurtagiria.

PRAKTIKA EGITEKO ALDIA

2022ko abenduaren 31ra arte egiten ahalko dira praktikak.

 


Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial