Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

Heriotzaren kafea (edizio birtuala)

Ekainaren 24an Heriotzaren Kafearen saio berria izango dugu, “Unibertsitate Osasungarria” planaren barruan. “Heriotzaren kafea” deitu diogu, eta espero dugu zu animatzea libreki hitz egitera heriotzaz, konfiantzan eta eroso, gai naturala baita.

NUPen jarduera presentzialak bertan behera utzi direnez COVID-19aren pandemiaren aurkako prebentzio-neurri gisa, saio hori ingurune birtualean egitea erabaki dugu, Zoom plataformaren bidez. Gainera, uste dugu esperientzia oso interesgarria izan daitekeela formatu berri horretan.

Ana Aliende NUPeko Soziologia Saileko irakaslea eta Ana Ansa medikua izango dira jardueraren arduradunak.

Jarduera honetan sartzea doakoa da, baina 12 postu baino ez dira egongo behar bezala garatzen dela bermatzeko. Parte hartu nahi baduzu, erreserbatu zure postua posta elektronikoko helbide honetara idatzita: unidad.accionsocial@unavarra.es. Izena ematean, pasahitza eta saioan sartzeko IDa jasoko dituzu.

Heriotzaren kafearen berri ez baduzu, artikulu hau gomendatzen dizugu.

 

 

 


Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial