Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

ONCE FUNDAZIOAREN ETA CRUE-REN BEKEN DEIALDIA KANPO PRAKTIKAK EGITEKO

XEDEA


Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bi ikaspostutarako deialdia egin du desgaitasunen bat duten eta 2019-2020 ikasturtean NUPen matrikulatuta dauden ikasleek kanpo praktika akademikoak egin ditzaten.


Bi ikasleek 600na euroko dirulaguntza jasoko dute hilean.


Kanpo praktika akademikoak hainbat tokitan egin daitezke: enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainak, mikroenpresak, ekonomia sozialeko enpresak, hirugarren sektoreko erakundeak eta bestelako instituzio publiko nahiz pribatuak.


Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu Arloak eta NUPeko Gizarte Ekintzarako Unitateak kudeatuko dituzte beka hauek, modu koordinatuan.
 


BETEKIZUNAK


a. % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua izatea.
b. 2019-2020 ikasturtean graduko edo masterreko titulazio ofizialetako ikaslea izatea.
c. Unibertsitateko tituluaren kredituen % 50 gutxienez gaindituak izatea izena emateko epea bukatzen denean. Azken ikasmailako ikasleei emango zaie lehentasuna.
d. Ez izatea lan-kontratu bidezko, zerbitzuak emateko edo antzeko harremanik ezein enpresa, instituzio edo erakunderekin beka honen xede diren praktikak egiteko unean.
e. ONCE Fundazioaren webgunean izena ematea, eta horretarako eskatzen diren agiri eta datuak ematea: 
http://becas.fundaciononce.es/Paginas/BecasPracticasOnceCrue.aspx
f. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate-Gizarte Fundazioaren Enplegu Arloan izena ematea, esleitu ondoren erakunde horrek kudeatuko baititu praktikak.
http://www.unavarra.es/fundacionuniversidadsociedad/enplegua-eta-praktikak/curriculumaren-kudeaketa


 
IZENA EMATEKO EPEA


2019ko azaroaren 20ra arte.


Eskaera Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da, azaroaren 20ko 14:30 baino lehen.


IZEN-EMATEA


Izena emateko tokia: ONCE Fundazioaren eta CRUEren kanpo praktiken programaren web ataria: http://becas.fundaciononce.es/Paginas/BecasPracticasOnceCrue.aspx. Halaber, aipatu web atarian izena ematen duten ikasleek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, azaroaren 20a baino lehen, NUPeko Erregistro Orokorrean, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzara zuzenduak:


- Eskabide inprimakia (1. eranskina).

- Desgaitasunaren ziurtagiria.


PRAKTIKA EGITEKO ALDIA


2020ko urriaren 31ra arte egiten ahalko dira praktikak.

 


Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial