Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Azken ordua

MATRIKULA ORDAINTZEKO DIRU LAGUNTZAK, ZAILTASUN EKONOMIKOAK DITUZTEN IKASLEENTZAT

2018ko azaroaren 20a arte.

XEDEA

Diru laguntzak ematea matrikula ordaintzeko zailtasun ekonomiko larriak dituzten ikasleei, zailtasun horiek unibertsitateko ikasketak uzteko arriskua badakarte.

Bateragarriak dira beste beka batzuekin, horiek ez badute betetzen matrikularen % 100, eta erabat finantzatzeko falta den kopurura arte soilik.

EPEA

2018ko azaroaren 20a arte.

Salbuespen gisa, 2018ko azaroaren 20a eta gero diru laguntza horiek eskatzeko epe berezi bat eman ahalko zaie aparteko eta bat-bateko egoeraren bat izan duten ikasleei, betiere, Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatearen iritziz, egoera horrek behar bezala justifikatzen badu laguntzak epe horretan eskatzeko ezintasuna. Epe berezi hori 2019ko apirilaren 30a artekoa izango da, gehienez.

HARTZAILEAK

2018-2019 ikasturtean NUPeko graduko edo graduondoko titulu ofizialak lortzeko diren eta lanbidean aritzeko gaitzen duten ikasketetan matrikulatutako ikasleak.

BETEKIZUNAK

  • Matrikula ordaindu ezina eragiten duten zailtasun ekonomikoak justifikatzea.
  • Aurretik 2018-2019 ikasturterako beka eskatzea Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren edo Eusko Jaurlaritzaren beken eta laguntzen deialdian, betiere horietarako betekizunak betetzen badira; edo, beharrezkoa bada, eskaerarik eza arrazoitzea, eskaera egiteko betekizun akademikoak edo ekonomikoak ez betetzeagatik edo eskaera egiteko traba den egoera pertsonal batengatik.
  • Unibertsitateko titulaziorik ez edukitzea, lanbidean aritzeko gaitzen duten graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleen kasuan izan ezik.
  • Deialdiaren oinarrietan ezartzen diren baldintza ekonomikoak eta ondareari buruzkoak betetzea.
  • Deialdiaren oinarrien 4. puntuan (“Hartzaileen profila”) deskribatzen diren egoeretako batean egotea.

ZENBATEKOA

2018-2019 ikasturteko matrikularen prezio publiko akademikoen kostuari dagokiona, gehienez ere.

DOKUMENTAZIOA

Eskabidea behar bezala bete eta agiri hauekin batera aurkeztu beharko da: 

  • Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren edo beste edozein entitateren beka eskatu izana egiaztatzen duen agiria, ikasleak horretarako betekizunak betetzen baditu.
  • Ministerioaren, Nafarroako Gobernuaren, Eusko Jaurlaritzaren edo beste edozein entitateren beka eskatu ez duten ikasleek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte beka horiek eskatu ez izana justifikatzen duten egoera akademikoak, ekonomikoak edo pertsonalak frogatzeko.
  • Familia unitatearen azkeneko errenta aitorpen osoaren fotokopia, datu fiskalak barne. 
  • Deialdiaren oinarrien 4. puntuan (“Hartzaileen profila”) zerrendatzen diren egoerak izan direla egiaztatzen duten dokumentuak.

Azken errenta aitorpenaren ondotik dokumentu horretan ageri ez den bat-bateko egoeraren bat izan bada, egungo diru sarrerak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dira, dagokionaren arabera:

  • Diru sarreren ziurtagiria, familia unitatean baliabide ekonomiko kontagarriak sorrarazten dituen pertsonak (edo pertsonek) lantoki izan dituen enpresak egina, dagokionaren arabera. 
  • Eskatzailearen aitaren edo amaren pentsioari edo aldi baterako ezintasuneko sorospenari dagozkion diru sarreren ziurtagiria, dagokionaren arabera. 
  • Familia unitatearen egoera sozioekonomikoaren ziurtagiria, Gizarte Zerbitzuek egina. 
  • EINen ziurtagiria, esleitutako prestazioa, bere iraupena eta zenbatekoa zehazten dituena. 
  • Familia unitateko kide kontagarri guztien lan bizitza osoa eta eguneratua, Gizarte Segurantzak egina. 

 

ESKAERA

Eskabide hau eta deialdiaren oinarrietan adierazten diren dokumentuak NUPeko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira.

Gero, eskatzaileak Gizarte Ekintzarako Unitatearekin jarri beharko du harremanetan (Ikasgelategia, 025. ikasgela, 948 168060 - 166064), balioespen elkarrizketa bat hitzartzeko.

EBAZPENA ETA DEIALDIAREN OINARRIAK

1386/2018 Ebazpena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana


Unibertsitateko Gizarte Ekintzarako Unitatea
Ikasgelategia 025 ikasgela
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 80 60 | 948 16 60 64 | 948 16 62 42
Fax. 948-16 91 69
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua
@UpnaSocial