Inklusiorako eta kohesio eta partaidetza sozialerako proposamena
AURKEZPENA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedrak, inklusiorantz eta berdintasun sozialerantz aurreratzen lagunduko duten prestakuntza, ikerketa, zabalpen eta elkarrizketarako espazioak ezartzeko proposamenarekin bat, mentoretza sozialaren inguruko jardunaldi bat antolatu du, Gizarte Ekintzarako Unitatearekin batera.
Mentoretza soziala norbanakoa eta gizartea eraldatzeko apustu bat da, topaketaren eta ikaskuntza komunaren bitartez. Gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzearen esparruko beste tresna bat da, eta errealitate sozial eta kultural ezberdinak bizi dituzten pertsonen arteko elkarrekintzarako espazioak sortzen ditu. Norberaren garapenerako eta ondasun komunaren alde egiteko aukera on bat da.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedrak eta Gizarte Ekintzarako Unitateak jardunaldi hau antolatu du ikuspuntu teorikotik, hau da, gizarte inklusiboagoak finkatzeko lagungarria izan daitekeen guztiari buruzko hurbilketa teorikotik; eta bestetik, mentoretza soziala inklusioaren helburu horrekin egiten dela erakusteko ikuspuntutik, pertsonengan eta kolekti-boetan daukan eragina ere erakutsiz.
Jarraian zehazten den jardunaldiaren edukia zuentzat interesgarria izango dela espero dugu, eta animatzen zaituztegu etortzera eta zuen ingurukoei zabaltzen laguntzera.
EGUNA ETA LEKUAK
2017ko urriaren 26an
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
IKASGELATEGI eraikinean
GOIZEZ: 018. IKASGELA
ARRATSALDEZ: 026. IKASGELA
EGITARAUA
Hilak 26, osteguna
GOIZEZ
9:00etatik 11:00etara
Inklusioa eta kohesio soziala XXI. mendeko gizarteetan: mentoretza eta bestelako formulak gizarte inklusioa hezkuntza-espazioaren bitartez lortzeko
Lucía Martinez Virto
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Mentoretza, boluntariotza eta partaidetza soziala. Prestakuntza bizitza osoan zehar
Carina Sild. Lonroth.
Malmöko Unibertsitatea (Suedia)
11:00etatik 11:30era
Kafea
11:30etik 13:30era
Mentoretza sozialeko proiektuen kudeaketa
Alaia Garmendia Vicente
Sos Arrazakeria Gipuzkoa
Isabel Azcona Ema
Helduen bizimodurako trantsizioko pisuen programa. Santa Lucía-Adsis fundazioa.
Mentoretza sozialaren ebaluazioa
Maitane Arnoso Martínez
Mikel Zubiria Agirretxe
Euskal Herriko Unibertsitatea
ARRATSALDEZ
17:00etatik 19:00etara
Mentoretza soziala praktikan
Idoia Ilzarbe Zubia
David Celigueta Ruiz de Galarreta
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Urretxindorra Proiektuko mentoreak. 14-15 ikasturtea.
IZEN EMATEA
Izen ematea doakoa da esteka honen bidez:
ANTOLATZEN DUTE
Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Gizarte Ekintzarako Unitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
FINANTZABIDEA
Nafarroako Gobernua. Hezkuntza Departamentua