Universia Fundazioa "Hablemos sin Barreras" programa garatzen ari da, eta, haren bidez, zenbait enpresatako italiar edo portuges jatorriko boluntario elebidunek telefonozko edo Skype bidezko elkarrizketa saioak egiten dituzte ahozko hizkuntza maila hobetu nahi duten ikasle interesdunekin.
Saio horien edukia askotarikoa da, hala nola hizkuntza maila egiaztatzeko probak prestatzea, enpresaren alorreko hiztegia areagotzea, hautaketa prozesuak prestatzea, e.a.
Nork du parte hartzeko aukera?
Ikasleek edo % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten titulatu berriek.
Zer eskaintzen da?
Italieraz edo portugesez elkarrizketa maila hobetzeko, enpresa multinazional batean praktikan nola jartzen den ezagutzeko, eta konpainia handietako profesionalekin harremana edukitzeko aukera.
Programaren ezaugarriak:
-Iraupena: 6 hilabete, beste 6 luzatzeko aukerarekin.
-Online metodologia: Skype, Hangouts, telefonoa, e.a.
-Periodikotasuna: 30 minutu hamabost egunean behin, boluntarioen eta ikasleen artean adostutako ordutegiarekin.
-Saioetan parte hartzeko prestutasuna duten ikasle engaiatuak bilatzen dira.
-Italiera edo portuges maila beharrezkoa da: A2-B1-B2-C1 mailak saioei onura atera ahal izateko.
Eskaerak hautatzeko prozesu bat egingo da, eta bertan premia, hizkuntza maila, helburua, prestutasuna eta abar hartuko dira aintzat.
Eskaera egiteko, CVa posta elektroniko bidez bidali beharko da helbide honetara:
voluntarios.fundacion@universia.net