“Bizitza Eskola” proiektua etengabeko prestakuntzarako gune bat da, non alderdi sentikorrak, adierazgarriak eta espiritualak lantzen baitira modu pertsonalizatuan eta zenbait formatutan (ikastaroak, topaketak, mintegiak eta lantegiak). Unibertsitate Osasungarriaren Programaren barruan dago proiektua,
eta arreta, presentzia eta kontzientzia lantzeko diseinatuta daude ekimenak.
2024/2025 Ikasturtearen lantegia
Asteazkenero saio presentzialak urtarrilaren 8tik aurrera.
Oharkabean aditzen dugu. Ez dugu betazalik belarrietan, eta nahi eta nahi ez aditzen dugu, ohartu gabe. Entzutea, aldiz, askoz prozesu konplexuagoa da, eta entzumena adi eta arretaz bideratu behar da horretarako. Musika axolagabeki adituz gero, noraezean ibiltzen ahal gara, senak agintzen digun aldera joan, eta leku ezezagun eta zoragarrietara garamatzaten bideez gozatu. Modu aktibo eta zehatzagoan entzunez gero, aldiz, ate handi-handi bat zabaltzen ahal dugu, eta arrunt modu diferentean hurbiltzen ahal gara bide berri batera. Lantegian proposatzen diren ariketa praktikoekin mugimenduaren bidez irudikatuko ditugu mota bateko eta besteko soinu-estimuluak; hala, musikaren osagai diren hainbat elementu ezagutuko ditugu gorputz osoaren laguntzaz eta kontzienteki.
Martxoaren 26an
16:00etatik 18.00:00etara
028. ikasgelan
Izena emateko: 660 9120 73