Aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 15era arte
HELBURUA
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat 1 beka emateko deia “Becas Santander Excelencia 360º” programaren 2025eko deialdiarren barrenean.
HARTZAILEAK ETA BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Programa honen onuradun izaten ahalko dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan 2024-2025 ikasturtean graduko ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasleak, baldin eta honako hiru baldintza hauek betetzen badituzte:
SARIA
Ikasle onuradunak jasoko duen bekaren zenbatekoa 12.000 eurokoa izanen da.
ESKAERAK AURKEZTEKO FORMA ETA EPEA
Bekarako eskaera aurkezteko, ezinbestekoa izanen da programan izena ematea horretarako sortutako web-esteka honetan: https://www.santanderopenacademy.com/es/index.html
Eskabideak aipatu estekaren bidez emanen dira, eta horiek aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu eta biharamunean hasi eta 2025eko maiatzaren 15ean bukatuko da, eta epe hori ezin izanen da luzatu.
ESKAEREN ZERRENDA: HAUTATUAK, ITXARON ZERRENDAKOAK ETA BAZTERTUAK