• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Becas Santander Estudios - UPNA Movilidad internacional No Erasmus

Epea: 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 16ra arte

SANTANDER ESTUDIOS BEKAK - NUP - ERASMUS EZ DIREN NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN EGONALDIAK

XEDEA

40 laguntza 2024-2025 ikasturtean mugikortasun programa hauetakoren batean parte hartzen ari diren ikasleentzat: ISEP, aldebiko hitzarmenak, Martín de Rada eta Palafox.

OINARRIZKO BETEBEHARRAK

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotze eta Lankidetza Atalaren Mugikortasunari buruzko 2024-2025 ikasturteko deialdi orokorrean aukeratutako espedienterik hoberenak dituzten graduko eta masterreko ikasleen artean banatuko dira laguntzak, batez besteko nota ponderatuaren arabera (espedientearen batez besteko nota / titulazioaren batez besteko nota).

ZENBATEKOA

Banco Santanderrek 150 euro ematen ditu hilean 4,5 hilabetez seihileko bateko egonaldietarako (lehen edo bigarren seihilekorako), eta 9 hilabetez ikasturte osoko egonaldietarako.

INFORMAZIO GEHIAGO

Deialdiari buruzko informazio gehiago izateko, jo Santander Open Academy aplikaziora.