• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

2024(e)ko martxoaren 18a

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren beka orokorra nahitaezko ikasketen ondorengo ikasketetarako 2024/25 ikasturterako

Epea: 2024ko MARTXOAREN 19tik MAIATZAREN 10era arte

ESKABIDEA AURKEZTEA ETA ALDATZEA

1. Aurkezpena.

OSO GRARRANTZITSUA: Eskaera egiteko epea martxoaren 19tik maiatzaren 10era izango da. EPE BAKARRA DA. Maiatzaren 10etik aurrera ezingo da bekarik eskatu 2024-2025 ikasturterako.

Batxilergoko edo goi-mailako prestakuntza-zikloko ikasketak Nafarroan amaitzen dituztenek Nafarroako Unibertsitate Publikoa hautatu behar dute beka-eskaeran. ESKAERA

2. Aldaketa

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak izapidetzearen emaitza jakinaraziko dio eskatzaile bakoitzari. Jakinarazpen horrekin batera, eskaera aldatzeko epearen berri emango da. Epe horretan, matrikula zein unibertsitatetan egingo den baieztatu behar da.

Norentzat

Gradu eta Master ikasketa ofizialetan matrikulatuta dauden ala ikasketak hasiko dituzten ikasleentzat eta gradu titulua lortzeko kreditu osagarrietan matrikulatutako ikasleentzat. Eskatzen den bekaren zertarakoa diren ikasketen maila bereko edo maila handiagoko titulu baten jabe ez izatea. Estatu osoko ikasleentzako bekak, Euskal Autonomia Erkidegokoentzat salbu.

Beka motak

Matrikula beka: ez dira sartzen irakasgai beraren bigarren matrikulak ezta ondorengoak ere.

Ikasleak ikasturtean daukan bizilekuarekin lotutako zenbateko finkoa. 2.500 €
Ikaslearen errentarekin lotutako zenbateko finkoa: 1.700 €
Zenbateko finkoa, bikaintasun akademikoari lotua: 50 € gutxienez eta 125 € gehienez, baldin eta deialdian eskatzen den batez besteko nota erdietsi bada.
Zenbateko aldagarria: ikaslearen espedientearen batez besteko nota haztatuko da eta bere familia-errenta zehaztuko da banaketa formula bat aplikatuta (deialdiaren 10. artikulua).

Betebeharrak

Irakaskuntza betebeharrak: Deialdian ezarritako kreditu kopurua matrikulatzeaz gainera::

Irakaskuntza betebeharrak
Ikasturtea Jakintza-adarra  
Graduko 1.a Guztiak Gutxienez ere 5 edukitzea BEUSen (irakasgai haztagarriak kontuan hartu gabe) edo unibertsitatean sartzeko modua ematen duen irakaskuntzan
Graduko 2.a edo hurrengoak Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak Gaindituak izatea aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 90 gainditua gutxienez ere
Graduko 2.a edo hurrengoak Osasun Zientziak Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 80 gainditua izatea gutxienez ere
Graduko 2.a edo hurrengoak Irakaskuntza Teknikoak eta Zientziak Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 65 gainditua izatea gutxienez ere
Masterreko 1.a Masterrean sartzeko modua ematen dioten ikasketetan 5,00 izatea batez besteko nota.
Masterreko 2.a  Aurreko ikasturtean matrikulatutako kredituen % 100 gainditua izatea gutxienez ere.
Aurreko ikasturteko batez besteko nota 5,00 izatea.

Betekizun ekonomikoak

Eskaera:

Ez da aurkeztu behar dokumentaziorik Unibertsitatean, ez bada unibertsitatez aldatu direla edo atzerrian errentak lortu dituztela, edota ekonomia eta familia independentzia aitortu behar dutela.

Ebazpena

Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak ebazpenari buruzko ohar bat bidaliko du bitarteko elektronikoen bidez, eta honako web helbide honetara sartu behar dira. Laguntzaren zenbatekoa matrikularena soilik bada, ebazpenean "0" zenbatekoa agertuko da. Ez da beharrezkoa jakinarazpena Unibertsitatean ematea.

Alegazioak: Beka eskatu zen orri berean aurkeztu behar dira, online, irailaren 7tik 27ra bitartean, eta egoki iritzitako dokumentazioa aurkeztuz Alegazioak eskatzeko eredua

Beka ukatzen bazaie eta bekadun gisa egin bazuten matrikula, ordainketa-gutun bat edo abonu-agiri bat jasoko dute beren posta elektronikoan, behar den ordainketa egiteko.

 

Argibide gehiago: 

2024-2025 ikasturterako deialdia

Ministeritzako maiz egiten diren galderak eta azalpen-bideoak