Epea: 2025eko urriaren 17ra arte
Beken deialdia, 2025. urtean edo aurrekoetan tokiko edo barrutiko faseetan Espainiako Olinpiada Akademikoetan parte hartzeko Nafarroako ordezkari gisa sailkatu diren ikasleentzat.
2025-2026 ikasturtean NUPeko graduko ikasketa ofizialetan lehen aldiz matrikulatu diren ikasleak, eta 2025. urtean edo aurrekoetan tokiko edo barrutiko faseetan Nafarroako ordezkari gisa sailkatu direnak Espainiako Olinpiada Akademikoetan parte hartzeko.
2025. urtean edo aurrekoetan tokiko edo barrutiko faseetan Espainiako Olinpiada Akademikoetan parte hartzeko Nafarroako ordezkari gisa sailkatu diren ikasleak.
NUPeko graduko ikasketa ofizialetan egiten duten lehenbiziko matrikula izan behar du, eta prezio publikoak ordainduta izan behar dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean.
Beka hauek bateraezinak dira matrikula ordaintzea xede duen beste zeinahi bekarekin, deialdia egiten duen entitatea edozein dela ere.
Bateragarriak dira matrikula ez beste kontzeptu batzuk ordaintzeko Unibertsitateko beka eta laguntzekin. Era berean, Unibertsitateko matrikula ordaintzeko beste beka bat lortu badute edo lortzeko zain badaude, beka horrekin ere bateragarriak izanen dira, baldin eta beka horrek matrikularen % 100 ordaintzen ez badu. Horrelakoetan, matrikula osorik finantzatzeko falta den kopurua emanen zaie gehienez ere.
Beka onuradunen matrikula ordaintzeko erabiliko da. Bekaren zenbatekoa ECTS kredituen prezio publikoei dagokiena izanen da, eta 60 kreditu ordainduko dira gehienez ere. Hori hala izanik ere, matrikula guztien zenbatekoak osotara deialdiko 8.000 euroko muga gainditzen badu, onuradun guztien artean hainbanatuko da, bakoitzaren matrikularen zenbatekoa oinarri hartuta.
Bekak ez ditu barne hartzen administrazio izaerako prezio publikoak, hots, administrazio kudeaketari, espedientea irekitzeari eta eskola aseguruari dagozkionak.
Onuradunen bat prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespena aplikatu ondoren ECTS kredituengatik ordaindu behar duen zenbatekoa emanen zaio gehienez ere.
Beka ordaintzeko modua matrikularen preziotik deskontatzea izanen da. Hala badagokio, soberan ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaio onuradunari.
Epea: 2025-2026 ikasturteko matrikula Unibertsitatean egiten den egunaren biharamunetik 2025eko urriaren 17ra arte aurkeztuko dira eskaerak. Non?: NUPeko Egoitza Elektronikoaren esteka honen bidez.
Dagokion Olinpiadako Nafarroako Foru Komunitateko tokiko edo barrutiko fasean lortutako postua egiaztatzen duen agiria.
Beken esleipena