• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

2024(e)ko maiatzaren 6a

Laguntzak 2023. urtean ikasleei zuzendutako lehiaketa akademikoetan parte hartzeko

Eskaera epea:2024ko ekainaren 6a arte

Xedea

Laguntzak ematea ikasleei zuzendutako 2023ko lehiaketa akademikoetan ikasleek parte hartzeko. Ikasle interesdunek parte hartu nahi duten ekitaldiaren edo lehiaketaren proiektu bat aurkeztu behar dute.

Norentzat den

NUPeko graduko, unibertsitate masterreko edo doktoretzako ikasketa ofizialetako bi ikaslek gutxienez osatuko dute talde bakoitza. 

Ikasle eskatzaileek ez ezik honako ikasle hauek ere osatzen ahalko dute taldea: NUPeko beste ikasle batzuek edota beste unibertsitate batzuetakoek, baldin eta lehiaketa egiteko unean NUPen egiten ari badira ikasketak mugikortasunerako nazioko edo nazioarteko hitzarmenen babesean. NUPeko irakasleak ere izaten ahalko dira taldekide.

Beka kopurua

Hiru beka gehienez ere, 1.500 €-ra artekoak. 

Baldintzak 

Laguntza eskatu duten ikasleek NUPeko ikasketa ofizialetan matrikulatuta egon behar dute 2024. urtean, 2023-2024 ikasturtean, eta dagozkien prezio publikoak ordainduak izan behar dituzte. Lehiaketa 2024ko irailetik aurrera egiten bada, ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasketa ofizial batean matrikulatuta jarraitu beharko dute 2024-2025 ikasturtean..

Proiektuek barnean hartu behar dute taldearen parte-hartzea 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 7ra bitartean egin diren edo eginen  lehiaketetan. Lehiaketak Espainiakoak nahiz atzerrikoak izaten ahalko dira.

Zenbatekoa

Proiektu bakoitzak 1.500 €-ra arteko finantzaketa jasotzen ahalko du, eta kontzeptu hauetan erabiliko da: joan-etorriak, ostatu hartzea eta lehiaketetako inskripzio gastuak, ikasleenak, eta, hala badagokio, baita irakasleenak ere. Ez dira mantenu gastuak finantzatuko deialdi honen kontura. Iruñetik kanpoko joan-etorrien eta/edo ostatuaren gastuak deialdiko oinarrien 5.2. artikuluaren arabera ordainduko dira. 

Eskabidea

Eskabide inprimakia 

Eskatzaileen datuen inprimakia

Epea: eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira ebazpena Unibertsitateko iragarki-ohol elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, NUPeko Erregistro Elektronikoaren bidez 

Hautatzeko irizpideak

Hasieran erabilgarri dauden 3 laguntzetatik, bi erreserbatuko dira Espainian egiten diren lehiaketa akademikoetarako, eta beste bat beste herrialde batzuetan egiten direnetarako. Erreserba kupo bakoitzaren barruan, irizpide hauen arabera ordenatuko dira eskaerak, eta balorazio handienak lortu dituzten eskaerei emanen zaizkie laguntzak (20 puntu lortzen ahal dira gehienez ere): 

  • Aurkeztutako proiektuaren kalitatea: proiektuaren nazioarteko izaera, barne koherentzia, lehiaketaren interes akademikoa, deskripzioaren osotasuna. 7 puntu gehienez ere.

  • Egokitzapena proiektua osatzen duten jardueren eta eskatutako aurrekontuaren artean. 5 puntu gehienez ere.

 

  • Lortutako baterako finantzaketa: NUPeko ikastegi (fakultate edo eskola), sail, ikerketa institutu edo talde baten, edo entitate publiko edo pribatu baten baterako finantzaketaren bermea duten proiektuei, 8 puntu emanen zaizkie gehienez ere.

 

Behin laguntzak aurreko apartatuan aipatutako kupoen barruan esleitu ondoren, irizpide beren arabera ordenatuko dira  kupoetako batean behar adina eskaera ez dagoelako esleitzen ahal direnak. 

Esleipena

Hautatutako eta baztertutako eskabideen zerrenda

Onuradunen betebeharrak

  • Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalean (nazioko lehiaketak) edo Nazioartekotze eta Lankidetza Atalean (nazioarteko lehiaketak) aurkeztea kontratatutako bidaia eta osasun laguntzako asegurua, baldin eta joan-etorria ez bada Globalia Corporate Travel SLU bidaia agentziarekin kontratatu. Aski izanen da Europako Osasun txartela aurkeztea, hala badagokio.
  • Laguntzaren xede den ekitaldian edo lehiaketa akademikoan parte hartzea.
  • Unibertsitateko Erregistro Elektronikoan (NUPeko egoitza elektronikoan, eskabide orokorra eginez), 5,3. artikuluan ezarritako epean eta gehienez ere 2024ko abenduaren 15eko epemugarekin, egindako jardueren azalpen memoria aurkeztea, Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atalari (lehiaketa nazionalak) edo Nazioartekotze eta Lankidetza Atalari (nazioarteko lehiaketak) zuzendua. Aipatutako artikuluan adierazten diren gastuen ordainagiriak aurkeztuko dira memoriarekin batera.
  • Lehiaketa akademiko horretan parte hartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoa ordezkatuz, eta ez norberaren izenean.
  • Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta laguntza jaso duten ekitaldi edo lehiaketa akademikoa amaitzen den arte laguntzaren onuradun izateko ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzea.
  • Laguntza emateko baldintzak betetzen dituztela eta baldintza horiek eraginkorrak direla egiaztatzeko beharrezkoak diren frogapen jarduerak betetzea.

Informazio gehiago

Deialdiaren oinarriak