• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

AKITANIA BERRIA - EUSKADI - NAFARROA EUROESKUALDEAN MUGIKORTASUN EGONALDIAK EGITEKO AQUIMOB BEKAK

Epea: 2023ko uztailaren 1etik urriaren 1era (Doktorego-mugikortasuna urte osoan)

Helburua

Euroeskualdeko lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzea euroeskualdearen parte izatearen sentimendua bultzatzeko, hurbiltasuna nazioartekotzearen filosofia aplikatuz..

Norentzat?

Akitania Berriko, Euskadiko edo Nafarroako graduko, masterreko edo doktoretzako ikasleentzat, euroeskualdean mugikortasun egonaldi bat egin nahi izanez gero.

Noiz?

Hautagaitza: Euroeskualdeak gradurako eta masterrerako ematen duen beka eskatzeko epea 2023ko uztailaren 1etik urriaren 1era egonen da zabalik.

Doktoretzako mugikortasun bekak urte osoan zehar eskatzen ahal dira.

Aukeraketa: 2023ko azaroan (graduko eta masterreko ikasleak).

Mugikortasun Egonaldiaren iraupena

2-5 hilabete.

Zenbat

300 € hilean, 2 kuotatan ordainduak

Informazio gehiago

https://www.euroregion-naen.eu/je-suis-une-etudiante/