• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

2020(e)ko urriaren 28a

English Up British Council Santanderreko Bekak

Epea: 2020ko azaroaren 8ra arte

Xedea

Nafarroako Unibertsitate Publikoko 63 ikasle aukeratzeko deialdia, “Becas Santander English Up British Council” programaren barruan ingelesa ikasteko beketarako - 2020-2021 deialdia

Hartzaileak eta bete beharreko baldintzak

2020-2021 ikasturtean graduko eta masterreko ikasketa ofizialetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatutako ikasleak izaten ahal dira programaren onuradun, baldin eta 2019-2020 ikasturtean gutxienez 7,00 puntuko batez besteko nota lortu badute.. Batez besteko nota 0 puntutik 10 puntura bitartekoa izanen da.

Graduko bigarren ikasmailako eta goragoko ikasmailetako edo masterreko bigarren ikasmailako ikasleen batez besteko nota ikasturte horretako azken zenbaki-kalifikazioekin kalkulatuko da, 2003ko irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuak, Europako kreditu-sistema eta Estatu osoan balio duten unibertsitate-titulazio ofizialetako kalifikazio-sistema ezartzen duenak, 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Zenbakizko kalifikaziorik ez badago, baremo honen arabera kalkulatuko dira kalifikazioak:

Ohorezko matrikula: 10 puntu.
Bikain: 9 puntu.
Oso ongi: 7,5 puntu.
Gainditua edo gai: 5,5 puntu.

Batxilergoko tituluaren jabe izanik, lehen aldiz graduko ikasketetako lehenbiziko mailan matrikulatzen diren ikasleen batez besteko nota, Unibertsitatera sartzeko Ebaluazioaren bidez unibertsitatera sartu badira, azken kalifikazioari dagokiona izanen da. Kalifikazio hori batxilergoko batez besteko notaren % 60k eta derrigorrezko fasearen kalifikazioaren % 40k osatuko dute, enborreko irakasgaietan lortutako kalifikazioak alde batera utzita. Unibertsitatera sartzeko gainerako bideetan, unibertsitatean sartzeko aukera ematen duen proban edo irakaskuntzan lortutako kalifikazioa izanen da batez besteko nota. Kalifikazio hori 0 puntutik 10era bitarteko eskalarekin bat ez badator, bidezko den eskala horretara egokituko da.

Masterreko lehen ikasmailako ikasleen batez besteko nota hura eskuratu aurreko titulazioan lortutakoa izanen da, 1125/2003 Errege Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua. Titulazioan gainditu diren kreditu guztiak hartuko dira kontuan, eta ez 2019-2020 ikasturtean lortutakoak bakarrik.

Atzerriko unibertsitateetatik datozen espedienteen kasuan, 0 puntutik 10era bitarteko baliokidetza ezarriko da Espainiako sistemarekiko, kontuan hartuko dira gainditutako gutxieneko nota eta jatorrizko kalifikazioaren gehienezkoa eta, ondorioz, Espainiako kalifikazio sistemarekin duen lotura.

Hautatzeko irizpideak

  1. Bekak emateko lehentasuna izanen dute, 2019-2020 ikasturtean Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren beka bat jaso duten ikasleek (2019ko uztailaren 29ko Ebazpenaren bidezko deialdia, 2019ko uztailaren 31ko BOEn argitaratua) edo Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren beka bat jaso duten ikasleek (2019ko uztailaren 2ko Aginduaren bidezko deialdia, 2019ko uztailaren 11ko EHAAn argitaratua).
  2. Eskaerak ikaslearen ikasketa espedienteko batez besteko notaren arabera ordenatuko dira (artikulu honetako 1. apartatuan adierazitakoaren arabera kalkulatua).
  3. Batez besteko notan berdinketarik izanez gero, Bekadunak Hautatzeko Batzordeak esleituko du zozketa bidez.

Laguntzak irakaskuntza, material, mantenua eta ostatua estaltzen ditu, baina aukeratutako ikasleak 100 € ordaindu behar ditu ikaspostua erreserbatzeko.

Bekaren deskribapena

1. fasea: Tutorizatu gabeko ingeleseko 10.000 online ikastaro, A0 mailatik C1 mailara bitartekoak (C2 mailan ez da ikastarorik eskaintzen), 2 hilabetez. 

2. fasea: Ingeleseko online eskola tutorizatuetarako 1.000 beka, onuradunen prestakuntza mailaren eta interesen arabera. 

3. fasea: Hiru asteko prestakuntza-egonaldiak Britainia Handiko unibertsitateetan, 2021eko uztailean edo abuztuan, hegaldia eta ostatua barne. 

Eskaerak aurkezteko moduak eta epeak

Bekarako eskaera aurkezteko, ezinbestekoa izanen da programan izena ematea horretarako sortutako web-esteka honetan: www.becas-santander.com.

Eskaerak web-esteka horren bitartez aurkezteko epea 2020ko azaroaren 4an bukatuko da. Epea 2020ko azaroaren 8ra arte luzatu da.

Zerrendak

Behin-behineko zerrendak

Behin-betiko zerrendak

Ebazpena

Ebazpena

Informazio gehiago

 Informazio gehiago