Aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n bukatuko da
XEDEA
“Becas Santander Estudio/Ayuda Económica” programako bost bekaren deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleentzat.
HARTZAILEAK ETA BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Programa honen onuradun izan daitezke 2025-2026 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko edo masterreko ikasketa ofizialetan matrikulatutako ikasleak, baldintza hauek betetzen badituzte:
BEKAREN ZENBATEKOA
Ikasle onuradun bakoitzak jasoko duen beka 1.000 eurokoa izango da.
ESKAERAK AURKEZTEKO FORMA ETA EPEA
Bekarako eskaera aurkezteko, ezinbestekoa izango da programan izena ematea horretarako sortutako web-esteka honetan: https://www.santanderopenacademy.com/es/index.html
Eskaerak web-esteka horren bitartez aurkezteko epea 2025ko urriaren 15ean bukatuko da.
ESKAEREN ZERRENDAK: HAUTATUAK, ITXARON ZERRENDAKOAK ETA BAZTERTUAK
Eskaeren behin behineko zerrenda: Hautatuak, itxaron zerrendakoak eta baztertuak
Erreklamazioak azaroaren 18ra arte
Esleipendunen behin betiko zerrenda