Lehenbiziko epea: 2023ko urriaren 9tik 23ra
Deialdia onestea hizkuntza prestakuntzarako 19 dirulaguntza esleitzeko, NUPeko Graduko/Masterreko nazioarteko mugikortasuneko 2022ko urriko edo 2023ko urriko deialdi orokorretan (1951/2022 Ebazpena, 2022ko urriaren 6koa) 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan nazioarteko mugikortasuna egiteko aukeratutako Graduko edo Masterreko ikasleentzat.
Laguntza gehiago esleitzen ahalko dira, egindako esleipenak ikusita, aurrekontuan behar adina diru badago deialdi honen esparruan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek eskatzen ahalko dituzte dirulaguntzak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
Dirulaguntza eskatzeko, inprimaki hau bete eta bidal behar da.
Interesdunak mezu elektroniko batean jasoko du berak betetako eskabidea, PDF formatuan.
Eskaera sinatu eta HEMEN aurkeztu behar du, gorago adierazitakoaren arabera.
Honako epe hauek daude eskaera aurkezteko: