Epea : 2014ko maiatzak 2tik 13ra arte
Bekak, 2014. urtean enpresetan praktikak egiteko. Praktika aldia, gehienez, sei hilabetekoa izango da, eta enpresak Nafarroan egongo dira, Nafarroako gizartea eta enpresa-ehuna nazioartekotzeko prozesuak azkartzeko.
Nafarroarekin lotura daukaten pertsonentzat, goi mailako tituludunak edo diplomadunak direnak, ekonomia eta enpresa zientzien, gizarte zientzien edo ingeniaritzan.
a) Nazionalitate espainiarra edo Europar Batasunekoa izatea.
b) Nafarroan jaioa izatea, edo Nafarroan erroldatuta egotea, bost urteko antzinatasunarekin, gutxienez.
c) Unibertsitateko tituludunak izatea arlo hauetan: ekonomia eta enpresa zientziak, gizarte zientziak edo ingeniaritza.
d) Graduondokoak ez diren unibertsitateko ikasketak amaituta izatea 2014ko apirilaren 30a baino bost urte lehenago, gehienez.
e) Ingelesa menderatzea (C1 maila, gutxienez, edo baliokidea). Dagokion tituluaren bidez egiaztatuko da, edo horretarako berariaz egiten den mailaketa-froga bat gaindituz.
f) Atzerrian sei hilabeteko lan esperientzia edo esperientzia akademikoa izatea, gutxienez.
Beka bakoitzak, gehienez, 6 hilabeteko ordainketa-saria edukiko du, eta kopurua 800 € gordin hileko izango da.
Nafarroako Gobernua