Epea: 2015eko apirilaren 30etik maiatzaren 29ra arte
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Erasmus.es laguntzak (ikasketetarako eta praktiketarako) goi mailako hezkuntzako ikasleen mugikortasunerako 2015-2016 ikasturtean.
Erasmus+ 15/16 Programaren barruko unibertsitateetako ikasleentzat, beren ikasketa-espedientearengatik nabarmendu eta betebeharreko baldintzak betetzen dituztenentzat.
NUPeko ELAO proba edo Hizkuntzen Goi-mailako Ikastegiaren egiaztagiriak ez dira dokumentu baliagarriak.
Beharrezkoa da aldez aurretik erregistroa egitea Ministerioaren egoitza elektronikoan.
Gero, eskatzaileek eraman behar dute NUPeko Kanpo-harremanetako bulegora B2 mailaren edo handiagoaren egiaztagiria. Salbuetsita daude NUPen mugikortasun deialdirako aurkeztu dutenak.
Gehienez ere bost hilabetetarako. «Erasmus+» Programan zehazten diren herrialde-taldeen arabera:
a) 300 euro/hileko 3. Taldeko herrialdea baldin bada.
b) 350 euro/hileko 2. Taldeko herrialdea baldin bada.
c) 400 euro/hileko 1. Taldeko herrialdea baldin bada.
2013/2014 ikasturtean Hezkuntza Ministerioaren beka bat eduki baduzu, kopuru horiei beste 100 euro/hilabeteko gaineratuko zaizkie.
Hezkuntza Ministerioa