• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

2018(e)ko urtarrilaren 1a

Santander CRUE CEPYME bekak, praktikak egiteko

Epea: 2017ko abenduaren 15etik 2018ko urtarrilaren 31ra arte

Xedea

5000 beka praktika profesionalak egiteko autonomoekin, mikroenpresetan, enpresa txiki eta ertainetan (ETE), laguntza ekonomikoko poltsarekin eta Gizarte Segurantzaren kotizazio kostuak ordainduta.

Praktikek hiru hilabeteko iraupena izango dute gutxienez, eta 2017ko maiatzaren 2tik irailaren 30era arte egingo dira.

Norentzat

Graduko eta masterreko ikasleentzat.

Oinarrizko betebeharrak:

  1. Matrikulatua egotea graduko ikasketetan, lehen edo bigarren zikloko ikasketetan edo master ofizial edo bereki batean.
  2. Ikaslea egiten ari diren unibertsitate titulua eskuratzeko beharrezkoak diren kredituen % 50 gainditua izatea. (Ikasturte bakar bateko masterrak baldin badira, ez da kontuan hartuko baldintza hau).
  3. Ez edukitzea lan kontraturik, zerbitzuak emateko kontraturik edo antzekorik praktika egingo duen enpresarekin, erakundearekin edo entitatearekin.
  4. Beka baten ikasle onuraduna ez izatea aurreko deialdietan, eta une honetan laguntza edo bekarik ez izatea programa honen antzekoak diren beste batzuen.

Zuzkidura

300 €/hilean. Zenbateko horri Gizarte Segurantzako betebeharrei, zerga betebeharrei edo legez dagokion beste edozein betebeharri dagokien zenbatekoa kenduko zaio. 

Deialdia egiten duen organismoa

Banco de Santander, CRUE eta CEPYME

Argibide gehiago

Argibide gehiago jaso edo inskripzioa egiteko: www.becas-santander.com

Unibertsitate Gizarte Fundazioa: 948 169812

 

 

Dokumentazio gehigarria: