Gazte Ekintzaileak Erasmus bekak
Epea: deialdia irekia
Xedea
Enpresaburu izan nahi dutenei Europan enpresa txiki edo ertain bat arrakastaz sortzeko eta/edo gidatzeko behar diren trebetasunak eskuratzen laguntzea. Esperientzia duten enpresaburuekin ezagutzak eta negozio-ideiak trukatzea eta haiengandik ikastea, haiekin elkarlanean aritu eta biziko baitira hilabete batetik seira bitartean. Europako Batzordeak bere gain hartuko du egonaldiaren gastuaren parte bat.
Norentzat
Negozio-plan bideragarri batetik abiatuta beren enpresa sortzeko asmoa duten edo azken 3 urteetan beren negozioa sortu duten gazte ekintzaileak. Sortzen den enpresa edozein sektoretakoa izan daiteke.
Oinarrizko betebeharrak
- Europar Batasuneko herrialde bateko egoiliar iraunkorra izatea;
- Proiektu edo negozio-ideia zehatz bat negozio plan batean gauzatua edukitzea;
- Motibatua egotea eta zure egonaldian Europar Batasuneko beste herrialde bateko esperientzia handiko enpresaburu batekin lankidetzan jarduteko konpromisoa hartzea.
- Enpresaburu hartzailearen negozioa garatzen laguntzeko prest egotea eta zure trebetasunak eta gaitasunak bere eskura jartzea;
- Programak eskaintzen duen diru-laguntza osatzeko beharrezkoa den zenbatekoa emateko prest egotea
Deialdia egiten duen organismoa
Europako Batzordea
Argibide gehiago
Deialdiari buruzko informazio gehiago eta eskaera hemen:
Volver