• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

Faro programa, azken ikasmailetako ikasleek atzerrian praktikak egin ditzaten

Epea: 2015eko apiriletik 2018ko ekainera

Xedea

Espainiako unibertsitateetako azken ikasmailetako ikasleen mugikortasuna sustatzen du kalitatezko prestakuntza praktiken bidez Europako, Asiako, Estatu Batuetako eta Kanadako enpresetan. Programaren azken helburua da erraztea haiek lanean has daitezen beren gaitasun, ahalmen eta jarreren hobekuntzaren bidez.

Norentzat

Espainiako unibertsitate batean ikasketak egiten ari diren 30 urtez beherako ikasleak, espainiarrak eta atzerritarrak.

Oinarrizko betebeharrak

  • Matrikulaturik egotea Gradu, Lizentziatura, Ingeniaritza, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Tekniko batean, eta titulua lortzeko beharrezkoak diren kredituen ehuneko 70 gutxienez ere gainditurik edukitzea. Unibertsitateko ikasketa planetan ezarritako ikasketen amaierako proiektua egiten ari direnentzat ere bai.
  • Xede herrialdetan eskatzen diren sarrerako eta egonaldiko eskakizunak bete beharko dituzte, sartu aurretik.
  • Aldez aurretik ezin dute izan mugikortasun beka baten onuradun (Argo, Faro, Integrants), edo Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak xede edo helburu berarekin emandako beste laguntza baten onuradun.

Epea

Bekak etengabe ematen dira programaren indarraldiak dirauen artean (3 urte).

Iraupena

5 eta 8 hilabete artean.

Zuzkidura

Xede herrialdearen arabera.

Deialdia egiten duen organismoa

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak

Argibide gehiago

Informazio gehiago deialdiari eta eskaerari buruz