2019(e)ko otsailaren 18a
Ikertzen hasteko 4 beka, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Unibertsitate Osasungarria Programakoak
Epea: 2019ko otsailaren 26ra arte
Xedea
Unibertsitateko komunitaterako jardueretan osasun-agente modura lankidetzan jardun behar da zazpi hilabetez, bi seihilekotan banatuta, 2019ko martxotik maiatzera eta irailetik abendura arte.
Guztira hiru beka dira, eta hilean 20 orduko arduraldia dute gutxi-gorabehera.
Hartzaileak eta bete beharrekoak
- Nafarroako Unibertsitate Publikoko graduko eta graduondoko ikasleak izatea 2018/19 ikasturteko bigarren seihilekoan eta graduko eta graduondoko ikasleak izaten jarraitzea 2019/20 ikasturteko lehen seihilekoan.
- Komunikatzeko eta pertsonak eta taldeak dinamizatzeko trebetasunak izatea.
- Unibertsitate osasungarriaren aldeko plana ezagutzea.
- Programako jarduerak Arrosadiko campusean goizez egiteko modua izatea.
Zenbatekoa
125 € hilean
Eskaerak
Eskaerak Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira. Dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
- Eskaera-inprimakia
- NUPeko ikaslea izatearen egiaztagiria.
- Curriculuma, jatorrizko dokumentuak edo kopia erkatuak aurkeztuz egiaztatutako merezimenduekin.
- Bekekiko interesa eta motibazioa azaltzeko gutuna.
Curriculuma balioetsiko da eta elkarrizketa pertsonal bat egingo da.
Hautatuen zerrenda
Ebazpena jakinaraziko zaie zuzenean hautatutakoei.
Deialdia egiten duen organismoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Informazio gehiago
Gizarte Ekintza Unitatea
Volver