• ES
  • EU
  • EN

Beka guztiak

2024(e)ko abuztuaren 30a

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lankidetza beka

Epea: Proiektua, 2024ko irailaren 6tik 12ra /Eskaera, irailaren 20tik 26ra arte

Zertarako eta norentzat

Nafarroako Unibertsitate Publikoak urrian zabalduko du epea 2024-2025 ikasturteko beka hauek eskatzeko:  unibertsitateetako sailetan aritzeko 75 lankidetza-beka graduko eta masterreko ikasleentzat (50 graduko ikasleentzat eta 25 masterrekoentzat), eta, bestetik, 15 lankidetza-beka zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleentzat, baldin eta horregatik ikasketak uzteko arriskuan badaude (10 graduko ikasleentzat eta 5 masterrekoentzat).

  • Aldia: 6 hilabete, 2024ko azaroaren 4tik 2025eko apirilaren 30era arte
  • Arduraldia: astean 9 ordu
  • Norentzat: gradua bukatzeko kredituen erdiak edo gutxiago falta zaizkien ikasleak (GALarenak barne), edo lehen mailako kredituen guztizkoan matrikulatuta dauden unibertsitate-masterreko ikasleak, edo amaitzeko geratzen zaizkion kredituen guztizkoan matrikulatuta daudenak, MALa barne, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Eskaera eta Epea

1º.-  Haien gradu edo masterreko irakasgairen bateko irakasle batekin harremanetan jartzea.

2º.- Idatzi lankidetza-proiektu bat, zer lan eginen dituzun deskribatzen duena, eta aurkeztu proiekuta sailari, saileko zuzendariaren bermea eskatzeko.

3º.- Aurkeztu lankidetza-bekarako eskaera

Nola tramitatu

Beka esleitzeko irizpideak

     1. Sailek irizpide hauen arabera emanen diote bermea proiektuari eta puntuatuko dute 0tik 4ra:

  • Eduki berritzailea izatea.
  • Sailean garatu beharreko lanaren aplikazioa.
  • Etorkizuneko lankidetza- edo ikerketa-proiektuetan jarraitzeko aukera izatea.
  • Teknologia berriak sartzea lan metodoetan.

     2. Bekadunak Hautatzeko Batzordeak ordenatuko ditu sailaren bermea eta puntuazioa dituzten proiektuak, eta, horretarako, espediente akademikoaren batez besteko nota gehituko dio proiektuaren puntazioari.

     3. Zailtasun ekonomikoak dituztenentzako bekak eskatzen dituztenen kasuan, egoera frogatzeko aurkeztu duten dokumentazioaren arabera gehituko zaie (6 puntu gehienez) Gizarte Ekintzarako Unitateak emandako puntuazioa.

Erakunde hartzaileak

Bekadunak Hautatzeko Batzordeak beka bat esleituko dio eskaeraren bat duen sail bakoitzari, eskatzaile guztien puntuazioaren araberako ordenan, dauden beka guztiak esleitu arte.   

Zenbatekoa

Hilean 1.125 €. 2024ko abenduan 500 € emanen dira; 625€, berriz, 2025eko ekainean, hots, lankidetza-denbora bukatu eta memoria aurkeztu ondoren 2025eko maiatzaren 1etik 7ra arte NUPeko erregistro elektronikoan instantzia orokor bidez

Ebazpena

Deialdi orokorraren oinarriak 
Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleentzako deialdiaren oinarriak

Onartuen Zerrendak

Behin-behineko onartuen zerrendak. 2024ko urriak 4
Erreklamazioak. 2024ko urriaren 7tik 18ra
Behin-betiko onartuen zerrendak. 2024ko urriak 25