Hasiera > Informatika Zerbitzua > Zerbitzuen Katalogoa > Zerbitzu korporatiboak
Unibertsitateak hitzarmen nagusi bat dauka, ekipamendu informatikoa (PC eta eramangarriak) erosteko hornitzaileak aukeratzeko, helburu hauekin:
Hitzarmen horren ondorioz, behean aipatzen diren kategoria bakoitzeko bi eredu aukeratu dira:
Eredu hauek hainbestean behin berritzen dira, eta hitzarmenaren arabera egiten den edozein informatika-erosketa, halabeharrez baldintzak betez egin behar da.
Erosteko baldintzak
Material informatikoa erosteko, material inbentariagarria erosteko segitu ohi diren prozedurak segitu behar dira.
Administrazio eta kudeaketa unitateetarako ordenagailuak badira, Informatika Zerbitzua arduratzen da erosketak egiteaz eta zentralizatzeaz, ekipoen antzinatasuna eta ezarritako berritze-irizpideak kontuan hartuz.
Erosteko prozedura
Eskaintzak sei hilabetero berritzen dira; beraz, erosketa bat egin nahi denean, une hartan homologatutako ekipoak zeintzuk diren hartu beharko da aintzat. Informazio hori, marka, salneurria, prestazio teknikoak eta izan daitezkeen zabaltzeak barne dituela, hemen dago eskuragarri.
Kategoria bakoitzean, badaude bi ekipo homologatu, eta erabiltzaileak bion artean aukeratu behar du.
Erosteko eskaera egiten denean, aipatu behar da zer eredu aukeratu den, baita zer zabaltzeak aukeratu diren, baldin badaude.
Harremanetarako
Informazio gehiago behar izanez gero, edo zerbitzuari buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, bidali mezu bat ondorengo helbide elektronikora:
Erabiltzaileari Laguntza - Irakasleak eta Ikertzaileak
Erabiltzaileari Laguntza - Administrazio eta Zerbitzuetako Langileak