Campusekin kontratatutako Wolfram lizentziak aukera ematen du Mathematicaren sofwarea instalatzeko unibertsitate komunitateko kideen (I.I eta A.Z.L;) etxe partikularretako ordenagailuetan.
Aukera hau baliatzeko, beharrezkoa da kontu bat edukitzea Wolfram atarian (Wolframeko ID delakoa), esteka honetatik kudeatzen dena. Wolfram-eko ID delakoa @unavarra.es Unibertsitatearen posta helbidearekin identifikatu behar da. Kontua sortu eta gero, Wolfram ataritik software-instalatzailea jaisten ahal da, eta @unavarra.es helbidean aktibatzeko kodea jasoko da, eta horrekin instalazioa osatuko da.
Informatika Zerbitzua ez da software hau zabaltzeaz arduratuko, eta ez du laguntzarik emango instalatzean edo funtzionamenduan, ekipoak ez direlako Unibertsitatearenak.