Nafarroako Doktoretza Eskolako zuzendariak hauteskundeetarako deialdia egin du Doktoretza Eskolako Zuzendaritza Komiteko doktoregaien arloko ordezkaria aukeratzeko. Prozesu horretarako hauteskunde egutegia ere onetsi da.
Behin-behineko errolda: NADOEren iragarki ohol fisikoan dago kontsultatzeko (Sario eraikina, 2. modulua, 2. solairua).
Dokumentazioa “eskabide orokor” baten bidez aurkeztu behar da, egoitza elektronikoan.
Hauteskundeen prozedurak aurrera egin ahala, beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztuko da.